Martiaren 2an estreinauko dabe 'Errementari' zinema-aretoetan

Bizkaie! 2017-12-12 11:48   Zinemea

Filmak Jose Migel Barandiaranek XX. mendearen hasieran idatzitako Patxi Errementaria ipuina dau oinarri.

Oraindino hiru hilebete egon beharko gara zain Paul Urkijok zuzendutako pelikulea ikusi ahal izateko, izan be, martiaren 2an helduko da zinema-aretoetara Errementari filma.

Sitgesko jaialdian aurkeztu eben lehenengo, urrian, eta hortik aste bira, Donostiako Fantasiazko eta Bildurrezko Zinemearen astera egin eban salto pelikuleak.

Errementari Urkijoren lehen lan luzea da, aurretik, film laburrak sortu izan ditu zinemagile gasteiztarrak. Fantastikoaren gaia jorratu izan dot beti, hori da gehien gustetan jatana eta Patxi Errementariaren ipuina txikitatik izan dot gogoko, bertan dagozan personaiak oso bereziak diralako.

Horregaz oso egoera errealista, dibertigarri eta indartsua sortu eitekeala pentsau eban Urkijok , pilo bat maite izan dodan ipuina da eta horrek be pelikulea altzetako indarra emon deust.

Istorioa XIX. mendeko Araban dago girotuta eta horretarako, bertako euskalkia erabili dau zuzendariak, izan be, hasieratik, argi izan eban filma euskeraz egin nahi ebala eta horretarako Gorka Lazkano eta Koldo Zuazogaz alkartu zan. Batu eta pixkanaka euskera hori berreskuratzen joan ginan, azaldu dau Urkijok.

Errementari filmaren aktore zerrendea sano luzea da: Kandido Uranga, Ramon Agirre, Itziar Ituño, Eneko Sagardoy, Maite Bastos… dira horreetako batzuk. Produktore lanetan, barriz, Alex de la Iglesia ibili da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu