Zineuskadik Irudienea gunean umeentzako programea eskainiko dau

Bizkaie! 2017-12-06 13:50   Zinemea

Gaur Zipi eta Zape eta kapitainaren irla pelikulea proiektauko dabe.

Marrazki bizidunak egiteko tailerra | Ikusi handiago | Argazki originala

Ohitureari eutsiz, Zineuskadik ume eta gazteentzako tailerrak eta emonaldiak atondu ditu Durangoko Azokan, Irudienea gunea.

Saioak gaur bertan hasiko dira Zipi eta Zape eta kapitainaren irla filmagaz. Bihar, eguena, barriz, ume txikienentzako Laban Mamu txikia. A ze beldurra! eskainiko dabe eta zikloagaz amaitzeko, Printze txikia pelikulea pantaila handian ikusteko aukerea egongo da. Hiru emonaldiak 15:30ean izango dira.

Bihar, bestalde, goizeko 10:00etatik 14:30ak arte marrazki bizidunak zelan egiten diran ikasteko aukerea izango dabe hiru ikasle taldek, EHUko Arte Eder Fakultadearen eta Zineuskadiren laguntzinoagaz atondutako tailerretan. Arrastian, aldiz, 16:30etik 18:00etara eta 18:30etik 20:00etara bikoizketa tailerra eskainiko dau Mixer Ikus-entzunezko Zerbitzuak Zineuskadigaz batera. Gazteek ikus-entzunezkoetan erabilten diran teknikea eta trikimailuak ikasteko aukerea eskaintzen dabe tailer honeek. Pasa diran edizinoetan erantzun ona izan eben ikastaro honeek, eta aurten be parte hartze handia espero dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu