Zortzi pelikula 2018ko Laburbiran

Bizkaie! 2018-01-05 11:57   Zinemea

Euskerazko film laburren zirkuitua herririk herri ibiliko da, zezeilaren 28an hasita.

Oier Fuentesen 'Kreba' filmeko fotograma bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Behin pelikulak aurkezteko epea amaituta, Laburbira zikloaren 2018ko edizinorako aukeratutakoen barri emon dabe antolatzaileek. Zortzi film dira, danak 2017an eginak, bat kenduta.

Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen dau Laburbira, euskerazko film laburren zirkuitua, euskerazko ikus-entzunezkoak bultzatzeko asmoz. Aurten 15. edizinoa izango da.

Zezeilaren 28tik martiaren 28ra bitartean eroango ditue pelikulak herririk herri. Film labur guztiak batuta, 77 minutuko euskera hutsezko entretenimendua eskainiko dabe saio bakotxean, Topaguneak azpimarratu dauenez. Euskal Herriko bazter guztietara heltzea da asmoa eta ez dabe baztertzen atzerrian be proiekzino batzuk antolatzea. Igaz, esaterako, Parisen, Londresen eta Parisen emonaldi bereziak egon ziran.

Honeek dira XV. Laburbirako zortzi pelikulak:

Ilunpetan (Koldo Carranza).

Night Shift (Izaskun Arandia).

Higadurak (Oihana Zunzunegi eta Amaia Otaola).

Ejecutor (Javi Arriaga).

Tazan (UDA films).

Areka (Atxur animazino taldea).

Kreba (Oier Fuentes).

Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu