Donostia Zinemaldian aurkeztutako 22 filmek Goya sarietarako 64 izendapen irabazi ditue
2017-12-14 08:05 ZinemeaHandia ez da euskerazko film bakarra izango Goya sarietan, izan be, Juanba Berasategiren Nur eta herensugearen tenplua hautagai da animazino-film onenaren sarirako.
Donostia Zinemaldiaren azken bi edizinoetan aurkeztutako 22 filmek 64 izendapen irabazi ditue Goya sarien 32. edizinorako. 2018ko zezeilaren 3an emongo ditue Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiaren sariak.
Izendapen gehien Handia filmak irabazi ditu; Sail Ofizialean lehiatu zan eta Epaimahaiaren Sari Berezia eta Euskal Zinemaren Irizar saria jaso zituan. Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filmak saria irabazi leike kategoria garrantzitsuenetan –film, zuzendaritza eta jatorrizko gidoi onena (Arregi, Garaño, Andoni de Carlos eta Jose Mari Goenaga) eta gizonezko aktore barri onena (Eneko Sagardoy)– zein sari teknikoetan –zuzendaritza artistikoa (Mikel Serrano), jantzien diseinua (Saioa Lara), makilaia eta ule-apainketea (Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta Gorka Aguirre), efektu bereziak (Jon Serrano eta David Heras), soinua (Iñaki Díez eta Xanti Salvador), muntaketea (Laurent Dufreche eta Raúl López), jatorrizko musikea (Pascal Gaigne), ptodukzino-zuzendaritzea (Ander Sistiaga) eta argazki-zuzendaritzea (Javier Agirre)–.
El autor filmak, Sail Ofizialean lehiatu zanak, bederatzi izendapen jaso ditu: filma, zuzendaritzea (Manuel Martín Cuenca), aktore protagonistea (Javier Gutiérrez), antzeztaldeko emakumezko aktorea (Adelfa Calvo), antzeztaldeko gizonezko aktorea (Antonio de la Torre, Abracadabra filmagaz aktore protagonista onenaren saria irabazteko be lehiatuko dana), emakumezko aktore barria (Adriana Paz), egokitutako gidoi onena (Alejandro Hernández eta Manuel Martín Cuenca), jatorrizko abesti onena (José Luis Perales) eta soinu onena (Daniel de Zayas, Pelayo Gutiérrez eta Alberto Ovejero).
Gainera, Marrowbone, Sail Ofizialean lehiaketatik kanpo aurkeztu ebena, zuzendari hasibarri onenarentzako sarirako hautagaia be bada (Sergio G. Sánchez), eta Morir filman, Fernando Francok zuzendutako Sail Ofizialeko proiekzino berezian, Andrés Gertrúdix aktore protagonistearen lana autortu dabe.
La cordillera filmak, Ricardo Darín protagonista dauen Donostia Sariaren emonaldi bereziak, jatorrizko musika onenerako izendapena be jaso dau Alberto Iglesiasentzat.
Perlak sailari amaierea emon eutson Loving Pablo filmak (Fernando León de Aranoa) bi izendapen ditu bi aktore protagonistentzat (Javier Bardem eta Penelópe Cruz).
Beste alde batetik, Zabaltegi-Tabakaleran hautatutako film bi hautatu ditue dokumental onenaren kategorian: Muchos hijos, un mono y un castillo (Gustavo Salmerón) eta Saura(s) (Félix Viscarret).
Una mujer fantástica, Horizontes Latinos sailari hasierea emon eutsona, Iberoamerikako urteko film onena eskuratzeko hautatu dabe.
Kontuak kontu, Handia ez da euskerazko film bakarra izango Goya sariak emoteko ekitaldian, izan be, Zinemiran aurkeztutako Juanba Berasategiren azken filma (Nur eta herensugearen tenplua) hautagai da animazino-film onenaren sarirako.
TVE Galako La llamada filmak bost izendapen honeek jaso ditu: zuzendari hasibarri onena (Javier Ambrossi eta Javier Calvo), antzeztaldeko emakumezko aktore onena izateko izendapen bi (Anna del Castillo eta Belén Cuesta), egokitutako gidoi onena eta jatorrizko abesti onena.
Europako Film Onenaren atalean, Donostia Zinemaldiaren azken bi edizinoetan aurkeztutako lau film izango dira lehian: Le sens de la fête / C’est la vie!, aurten Sail Ofizialean hautatua; Lady Macbeth, Sail Ofizialean lehiatu zana eta 64. edizinoan FIPRESCI saria eskuratu ebana; The Square, aurten Zabaltegi-Tabakalera sailari hasierea emon eutsona; eta Toni Erdmann, Perlak sailean aurkeztua eta 2016an FIPRESCI Sari Nagusia jaso ebana.
Era berean, Made in Spain sailean aurkeztutako zazpi filmek 24 izendapen jaso ditue: Estiu 1993 filmak 8 izendapen jaso ditu, tartean film onena eta zuzendari hasibarri onena; Verónica filmak 7 izendapen jaso ditu, film onena eta zuzendaritza onena (Paco Plaza), besteak beste; Pieles eta No sé decir adiós filmek hiruna; eta Incerta Glòria, Selfie eta El bar filmek bana.
La librería (Isabel Coixet) filmak 12 izendapen jaso ditu, eta Abracadabra (Pablo Berger) filmak 8.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!