Charles Chaplinen omenezko zikloa izango da Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2018-01-09 09:46   Zinemea

16 film proiektauko ditue eguenetik martiaren 22ra arte.

'Diktadore handia' filma | Ikusi handiago | Argazki originala

Berak sortutako pelikulen gidoilaria, zuzendaria, aktorea, musikagilea eta muntatzailea izan zan Charles Chaplin eta orain, bere lana omentzeko asmoz, Bilboko Azkuna Zentroak film horreen proiekzinoakaz zirkuitu bat atondu dau. Datorren eguenean, hilaren 11n, abiatuko da arrastiko 17:30ean eta martiaren 22ra arte izango da aitatu film horreek ikusteko aukerea.

Zikloa hasi baino lehenago, halandabe, Azkuna Zentroak abenduaren 28an, Mutikoa filma proiektau eban zuzeneko musikeagaz, Pablo Llamas pianistearen eskutik.

Zinemaldi honetako lehenengo filmak Zakurren bizitza (A dog´s life) eta Armak bizkarrean (Shoulder arms) izango dira, urtarrilaren 11n. Hilaren 18an, Egutera (Sunnyside) eta Egun ederra (A day´s pleasure), 25ean, barriz, Oporrak (The idle class), Ordainketa-eguna (Pay day) eta Erromesa (The pilgrim). Zezeilaren 1ean, Parisko emakume bat (A woman of Paris) pelikulea proiektauko dabe; 8an, Urrearen sukarra (The gold rush), zezeilaren 15ean, Zirkua (The circus), 22an, Hiriko argiak (City lights), martiaren 1ean, Garai modernoak (Modern times), 8an, Diktadore handia (The great dictador), 15ean, Aurreargia (Limelight) eta zikloagaz amaitzeko, barriz, martiaren 22an, Errege bat New Yorken (A king in New York).

Kontuak kontu, proiekzino guztiak arrastiko 17:30ean izango dira Azkuna Zentroko Zinematekan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu