Bost opera prima Zinema Eraikitzen sailean

Bizkaie! 2018-08-16 13:14   Zinemea

Danetara, sei film ikusi ahal izango dira, irailaren 24tik 26ra.

'Mateína'. Joaquín Peñagaricano eta Pablo Abdalá. | Ikusi handiago | Argazki originala

Donostiako Zinemaldiaren barruan antolatzen dan Zinema  Eraikitzen atalaren 34. edizinorako film aukeratuen barri emon dabe antolatzaileek. Danetara, 181 proposamen jaso zituen eta horreetatik sei ikusi ahal izango dira Donostian. Tartean dagoz zuzendariaren lehenengo film luzea, opera prima, diran bost pelikula.

Hego Amerikatik datoz sei pelikulak: Argentina, Brasil, Txile, Bolivia eta Uruguaitik, izan be, Latinoamerikako zinemarako diru-laguntzinoen programea da Zinema Eraikitzen, eta deialdi bi izaten ditu urtean, Donostiako Zinemaldiagaz eta Cinélatino Rencontres de Toulouse jaialdiagaz bat eginaz, hurranez hurran. Talentu barriak nazinoartean zabaltzeko eta Latinoamerikako ikus-entzunezkoen industriaren erreferente izateko alkargune bihurtu da.

Aukeratutako sei pelikula horreek ikusteko aukerea izango dabe publikoak eta sektoreko profesionalek, irailaren 24tik 26ra bitarteko saioetan. Horrezaz gan, parte-hartzaileek sariak izango ditue jokoan: Industriaren Zinerma  Eraikitzen saria irabazten dauenari produkzino osterako laguntzinoa emongo deutsie hainbat enpresak; Film Factory sariaren irabazleari, ostera, mundu osoko zabalkunde komertziala bermatuko deutsie.

 

Honeek dira  34. Zinema  Eraikitzen  saileko  pelikulak:

Joaquín Peñagaricanoren eta Pablo Abdalaren Mateína (Uruguai – Brasil – Argentina).

Lucía Garibaldiren Los tiburones (Uruguai – Argentina).

Sebastián Muñozen El Príncipe (Txile – Argentina).

Carlos Piñeiroren Sirena (Bolivia).

Nicolás Savignoneren Ni héroe ni traidor (Argentina).

Omar Zúñigaren Los fuertes (Txile).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu