Sail Ofizialeko film guztiak jakitera emon ditue
2018-08-17 13:41 ZinemeaLouis Garrel, Liu Jie, Brillante Mendoza, Tuva Novotny, Peter Strickland eta Felix Van Groeningen Urrezko Maskorraren lehian izango dira.
Donostiako Zinemaldiak jakitera emon ditu 66. edizinoko Sail Ofizialean lehiatuko diran azken sei pelikulen izenburuak eta, hortaz, lehendik iragarrita egon diranakaz batera, Urrezko Maskorra irabazteko aukerea izango daben lan guztien zerrendea ezaguna da dagoeneko. Danetara, 18 film lehiatuko dira eta beste hiru lehiaketaz kanpo sartu ditue atal horretan.
Jakitera emondako azken sei pelikulak honeek dira: L’homme fidèle / A Faithful Man (Louis Garrel, Frantzia), Baby (Liu Jie, Txina), Alpha, the Right to Kill (Brillante Mendoza, Filipinak), In Fabric (Peter Strickland, Erresuma Batua), Beautiful Boy (Felix Van Groeningen, AEB) eta Blind Spot (Tuva Novotny, Norvegia). Azken hori zuzendariaren lehenengo film luzea da.
Urrezko Maskorra irabazteko lehian, lehendik iragarrita egon dira Icíar Bollaín, Claire Denis, Simon Jaquemet, Kim Jee-woon, Naomi Kawase, Isaki Lacuesta, Benjamín Naishtat, Valeria Sarmiento, Rodrigo Sorogoyen, Markus Schleinzer, Juan Vera eta Carlo Vermut zuzendarien lanak.
Zinemaldirako hilabete inguru falta dala (irailaren 21etik 29ra egingo dabe), dagoeneko ezagutzen doguz Sail Ofizialeko lehiaketako 18 filmak, lehiaketaz kanpo parte hartuko dabenak (Gigantes) eta proiekzino bereziak (Tiempo después eta Dantza). Amaierako filma zein izango dan hurrengo asteetan jakinarazoko dabe.
Sail Ofizialeko film guztien datuak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!