'Handia', European Film Academy Awards sarietan

Bizkaie! 2018-08-21 11:11   Zinemea

Kontinente guztiko 49 pelikula aukeratuen artean dago.

Europako Zinemearen Akademiak antolatzen dituan European Film Awards sarietan izango da Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filma, EFA Feature Film Selection dalako zerrendan sartu dabe eta. Sarietako ataletan hautagaitzak jasoteko proponidutako filmak sartzen ditue zerrenda horretan. Bertan dagoz Europako 35 herrialdetako 49 pelikula, 2018ko edizino honetan.

Behin 49 pelikula horreek aukeratuta, Europako Akademiako 3.500 kideek euren botoa bialdu ahal izango dabe, atal bakotxeko izendapenak zehazteko. Europako pelikularik onena, zuzendaririk onena eta gidoirik onena dagoz sarien artean, baita aktoreei eskainitakoak be. Izendapenak zemendiaren 10ean jakin eragingo ditue eta sari-banaketea abenduaren 15ean izango da, Sevillan.

Orain dala egun batzuk, Handia Oscar sarietako lehian izango zala zabaldu zan eta, oraingoan, Europako Akademiakoek hartu dabe kontuan Altzoko Handiaren inguruan egindako euskerazko film hau. Euskal zinemagintzearen historiako pelikularik arrakastatsuena izateko bidean da Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzendutako hau, publikoaren erantzunari zein nazinoarteko sariei jagokenez. Ez da ahaztu behar, besteak beste, hamar Goya irabazi zituala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu