Joseph Losey zuzendariaren atzera begirakoa dakar Donostiako Zinemaldiak
2017-02-08 12:59 Zinemea1960ko hamarkadatik aurrera nabarmendu zan Losey, sorgin ehizearen erruz Estadu Batuetatik alde egin eta gero. Haren ekarpena gogoratuko dau Zinemaldiak, irailean.
Berlin, Euskal zinemagintzearen erdigune
2017-02-08 09:45 ZinemeaZezeilaren 9tik 19ra stand propioa izango dau Eusko Jaurlaritzako Ikus-entzunezko Sektorearen Plataforma Publikoak.
Aste biko egitaraua izango dau Zinegoak-en 14. edizinoak
2017-02-07 12:25 ZinemeaOrain arteko aste bakarraren ordez, aste bikoa izango da LGTB zinemeari eskainitako Zinegoak jaialdia aurten. Holan, dokumentalari leku zabalagoa emongo deutsie.
Jaurlaritzeak sarean ipini ditu 279 film eta 24 telesailen euskerazko azpitituluak
2017-02-06 09:59 ZinemeaNorbanakoek zein alkarteek modu librean erabili leikeez azpitituluak, Open Data gunean eskuragarri dagozan artxiboei esker.
'Un monstruo viene a verme' eta 'Tarde para la ira' filmak nagusi Goya sarietan
2017-02-06 08:39 ZinemeaFernando Velazquez getxoztarrak jatorrizko musika onenaren Goya saria irabazi dau, eta Pedro Rivero bilbotarrak zuzendutako Psiconautas lanari emon deutsie animazinozko film luze onenaren saria.
Euskal zinemagintzeak enpresa sare sendoa daukala dino IBAIAren ikerketa batek
2017-02-02 08:17 ZinemeaIkus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Alkarteak, IBAIAk, dinoanez, kalidade eta kantidade aldetik gora doan sektorea da. Enpresen sare horri eusteko deia egin dau.
Zinema italiarra dakar Bilbora Zinecittà zikloaren bigarren edizinoak
2017-01-30 13:11 ZinemeaEuskaditalia alkarteak antolatutako ekimen horretan, Italiako zinemagintza garaikidearen erakusgarri diran hiru film emongo dira, zezeilaren 2tik 4ra.
Laster helduko da zinema-aretoetara 'Teresa eta Galtzagorri'
2017-01-27 09:54 ZinemeaTeresa eta Galtzagorri, Goya Sarietara izentautako film familiarra da eta zezeilaren 3an estreinauko da euskeraz eta gaztelaniaz.
Joao Pedro Rodrigues zuzendaria eta Ugandako LGTB jaialdia sarituko ditu Zinegoak-ek
2017-01-25 12:53 ZinemeaPortugalgo zinemagileari aurtengo Zinegoak jaialdiko Ohorezko Saria emongo deutsie. Ugandako Queer Kampala zinemaldiak, ostera, Sari Berezia jasoko dau.
'Ballerina' filma euskeraz estreinauko dabe barikuan
2017-01-25 11:17 ZinemeaZinema Euskaraz programearen barruan, Hego Euskal Herriko hainbat aretotan ikusi ahal izango da euskeraz Ballerina. Animazinozko pelikulea da.
'La La Land' filmak Oscarretarako 14 izendapen jaso ditu
2017-01-25 10:05 ZinemeaHollywoodeko Akademiak zezeilaren 26an, Los Angelesen, Oscar sarien 89. edizinoaren galan, lehiatuko diran film eta profesionalen zerrendea iragarri dau bart.
Zinebik Louie Paluren 'Diarios de Kandahar' filmagaz ekingo deutso 'Hileko Dokumentala' egitarauari
2017-01-24 09:40 ZinemeaUrtarrilaren 26an, Multicine 7 aretoan izango da (Jose María Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango dau.
Film laburrei eskainitako Korten! jaialdia antolatu dau Bilboko FAS Zineklubak
2017-01-24 08:03 ZinemeaIndautxu auzoko Karmen aretoan film laburren denporaldia hasiko da gaur, hilak 24. Ikusleek pelikularik onena aukeratu ahal izango dabe.
Ruben Ochandiano, Miren Aperribay eta Marion Berger, Zinegoak jaialdiko epaimahaikide
2017-01-19 12:12 ZinemeaGoi mailako epaimahaia dala dinoe LGTB zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren arduradunek. Dokumentalen atalak epaimahai berezia izango dau aurten.
Euskerazko zortzi film labur ikusi ahal izango dira Laburbira zikloan
2017-01-19 10:22 ZinemeaEuskaltzaleen Topaguneak antolatuta, euskerazko film laburrak proiektauko dira Laburbirako saioetan, martiaren 9tik apirilaren 12ra.
Zineuskadik 34 zinema-areto diruz lagunduko ditu Europako eta Iberoamerikako filmeen proiekzinoa sustatzeko
2017-01-19 08:26 ZinemeaZinema Euskaraz programako pelikulen kopien alokairuak eragindako gastuak laguntzeko partida bat sartzen da ebazpenaren barruan.
Eneko Atxa sukaldariaren inguruko dokumental bat, Berlinale jaialdian ikusgai
2017-01-18 09:04 ZinemeaKatalunian eta Japonian Eneko Atxak egindako bidaia kontetan dau Soul filmak. Berlinale zinemaldiko sukaldaritza sailean proiektauko dabe, zezeilean.
Pelikulak aurkezteko epea zabalik dago
2017-01-17 09:32 ZinemeaJaialdiko sailetako batera euren filma aurkeztu nahi daben egileek online emon leikie izena. Irailean izango da 65. Donostiako Zinemaldia.
Bilbon estreinauko dabe 2016ko nazinoarteko kritikearen filmerik txalotuena: 'Toni Erdmann'
2017-01-16 10:38 ZinemeaEuropako Zinemearen sari nagusien artean film onenari, zuzendariari, gidoiari eta aktore nagusiei emon ostean, hurrengo Oscar sarietan irabazteko hautagai garrantzitsuena da (ingelesa ez dan beste hizkuntza batean egindako filmeen atalean).
Genero identidade eta adierazpenakaz lotutako kartela izango dau Zinegoak-ek aurten
2017-01-12 08:35 ZinemeaEz gizon, ez emakume, muxe diran personak agertu nahi izan ditu Zinegoak-ek 14. edizinoko kartelean. Genero-identidadearen ganeko gogoetea bultzatzea da asmoa.
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...