Zinema Euskaraz programeari esker, beste film bi euskeratuko dira

Bizkaie! 2017-03-30 09:14   Zinemea

Igelen erresuma apirilaren 7an helduko da zinema-aretoetara eta Ardiak eta otsoak, maiatzaren 5ean. Umeentzako pelikulak dira biak.

'Igelen erresuma' | Ikusi handiago | Argazki originala

Zineuskadi erakundeak bultzatutako Zinema Euskaraz programeak emoitza ona emoten segitzen dau 2017an be. Hurrengo asteetan, euskerara bikoxtutako beste film bi eroango ditu zinema-aretoetara, herritarrek kalidadezko zinemea euskeraz disfrutau ahal izan daien. Kasu honetan, umeak eta familiak izango dira onuradun nagusiak, Zinema Euskarazen ekimenez era horretako publikoari zuzendutako pelikula bi euskeratu dira eta.

Lehenik eta behin, apirilaren 7an, Igelen erresuma izeneko pelikulea helduko da aretoetara. Igelen Erregearen eta haren alabearen istorioa kontetan dau. Erregeak iragarri dau Igelolinpiar Jokoen irabazlea bere alabeagaz ezkonduko dala, baina honek ez dau holakorik gura. Horregaitik, printzesea, ihes egin eta Igelolinpiar Jokoetarako entrenetan hasiko da, garaipena berak eskuratzeko asmoz.

Igelen erresuma Zinema Euskaraz programearen barruko bosgarren estreinaldia izango da 2017an. Seigarrena, ostera, Ardiak eta otsoak izango da, maiatzaren 5ean. Film horretan, ardiak dira protagonista. Lasai bizi dira, harik eta otsoa agertzen dan arte. Sorpresa asko eta gertakari bitxiak daukazan pelikulea da.

Zineuskadik azaldu dauenez, estreinaldien aurretxuan bere webgunearen bidez jakin eragingo dau filmak zein aretotan emongo diran euskeraz. Martiaren 24an Harri zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin estreinau zan Zinema Euskaraz programeari esker.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu