'Harri zopa', umeei zuzendutako pelikula bildumea euskeraz

Bizkaie! 2017-03-15 09:18   Zinemea

Martiaren 24an estreinauko da 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako bideratutako film bildumea.

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, Harri Zopa eta beste zenbait alderantzizko ipuin, umeei zuzendutako pelikula bildumea, datorren martiaren 24an estreinauko da euskeraz.

Rita & Luca banatzaile independentearen produkzinoa kondairak eta mundu osoko neska-mutilen ohiturak jasoten dituan film laburra da. Nork ez ditu lo geratzeko ardiak kontau? Edota, nork ez dau jertsea alderantziz jantzi eskolara joan aurretik?

Buho del Cinek fantasiaz eta umorez apaindutako bost istorio aurkezten deuskuz; Hontza izango da, ganera, istorio guztien arteko zubi lana egingo dauen personaia. Danetara, 40 minutu inguruko iraupena dauka film laburrak.

Harri Zopa eta beste zenbait alderantziko ipuin pelikula bildumeak ondorengo istorioak jaso ditu: Ardiak kontetea, Janztearen abenturea, Eskularrua, Harri zopa eta Gailetaren igesaldia.


Igelen Erresuma

Harri Zopa film bildumearen estreinaldiaren ostean, datorren apirilaren 7an, Igelen Erresuma pelikuleak hartuko dau lekukoa. Kontakizunak igelen munduan sartuko gaitu. Beren olinpiar jokoen atarian, erresuma eta jokoen etorkizuna dudan jarriko dabe zenbait gaizkilek.

Kontuak kontu, ondoko lau zinema-aretoetan ikusteko aukerea izango da: Donostian, Principe (barikuan eta asteburuan). Gasteizen, Florida (zapatuan eta domekan). Bilbon, Golem Alondigan (barikuan eta asteburuan). Eta Iruñean, Golem La Morea (barikuan eta asteburuan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu