Bixagu Entertainmentek Ibon Martinen Ane Cestero sagearen eskubideak eskuratu ditu
2026-10-06 09:35 ZinemeaIkus-entzunezkoetara egokitzea da asmoa.
Euskal etxeak La danza de los tulipanes, La hora de las gaviotas, El ladrón de rostros eta Alma negra lanen eskubideak eskuratu ditu, Ertzaintzako ikertzailea protagonista daben lau eleberriak.
Iragarpen hau bat dator donostiar idazlearen Bajamar eleberri barriaren argitalpenagaz; Ane Cestero protagonista dauen sageak 500.000 ale baino gehiago saldu ditu dagoeneko.
Euskal produktorak, Bixagu Entertainmentek ikerketa poliziala, krimen kezkagarriak eta euskal lurraldeagazko lotura estua buztartzen dituan obra baten aldeko apustua egin dau.Bere eszenatokien indarra, personajeen jarraitutasuna eta ikerketetan zehar sortutako gatazkak dira Espainian zein Espainiatik kanpo irakurleakaz bat egin dauen saga baten elementu nagusiak.
Ane Cestero Ertzaintzako ikertzailea, lau istorioen ardatz nagusia da. Istorio horreetan, paisajearen edertasuna bertan bizi diranen indarkeriagaz eta sekretuakaz batera agiri da. Bere taldeagaz batera, hiltzailearen bilaketea eta krimenak jazoten diran komunidadeen azterketea buztartzen dituen kasuei aurre egiten deutse. Saila La danza de los tulipanes (2019) eleberriagaz hasi zan, Urdaibain kokatua.
Ibon Martín, nobela baltzaren ahots propioa
1976an Donostian jaioa, Ibon Martínek bidaia-idazketeagaz eta mendi-ibilbideetarako giden idazketeagaz ekin eutson bere literatura-ibilbideari. Lurraldearen ezagutza horrek arrasto erabagigarria itxi eban haren narratiban eta bertan euskal paisajeek protagonismo berezia dabe. Idazlearen lehen eleberria, El valle sin nombre, argitaratu ondoren, Los crímenes del faro tetralogia landu eban, suspense nordikoan inspirauta.
La danza de los tulipanes lanagaz, salmenta-zerrendetako lehen postuetara heldu zan eta nazinoartean presentzia zabaldu eban. La hora de las gaviotas lanak urteko nobela baltz onenaren Paco Camarasa Saria jaso eban eta ikerketa poliziala, narrazino-tensinoa eta gizarte-gatazkak buztartzen dituan ibilbidea sendotu eban. Haren idazkerearen bereizgarrietako bat edertasun handiko inguruneen eta krimenen iluntasunaren arteko kontrastea da.
Eskubideen eskurapenaren iragarpena bat dator Bajamar eleberria liburu-dendetara heltzeagaz, Plaza & Janések urriaren 1ean argitaratua. Eleberri berriak beste suspense-istorio bat zabaltzen dau Kantauri itsasoko kostaldeko herri batean. Bertan, turismo jasangarriagaz lotutako eduki-sortzaile baten heriotzeak udalerriaren bizitea baldintzatzen daben higiezinen presinoagaz eta interesekaz egiten dau topo.
Bixagu Entertainment
Ikus-entzunezko esperientzia eta nazinoarteko bokazinoa. Bixagu Entertainment 2020an sortu eben Iñaki Gómezek eta Pablo Echartek, nazinoarteko merkataritza-bokazinoa dauen begirada autoriala buztartzen daben film luzeak, miniserieak eta telesailak produziduteko helburuagaz. Euskadin eta Londresen kokatuta, konpainiak edukiak sortzen eta beste produktora batzuekaz eakarlanean dabil, ikus-entzunezko proiektuak jorratzeko.
Iñaki Gómezek hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia dau Irusoineko produktore exekutibo lanetan eta eta La trinchera infinita lako tituluakaz lotutako ibilbidea dau. Pablo Echartek hogeita bost urte baino gehiagoko esperientzia dau kudeaketa-aholkularitzan, finantza-zerbitzuetan eta plangintza estrategikoan. Ane Cestero sagearen eskubideak eskuratzeak euskal nortasun sendoa eta nazinoarteko proiekzinoa dituan uniberso literarioa gehitzen deutso konpainiaren katalogoari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
