Catherine Zeta Jones Bilbon
2026-09-30 07:52 ZinemeaKill Jackie seriea Euskal Museoan aurkeztu dabe.
Seriea aurkezteko prentsaurrekoa Euskal Museoan egin da Bilbon, aktorea bera, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko diputadu nagusia bertan zirala. Ekitaldian izan dira seriean parte hartu daben beste aktore batzuk be, besteak beste, Óscar Jaenada, Sidse Babett Knudsen, Hattie Hook, Darci Shaw, Christine Adams eta Julian Rhind Tutt.
Fremantle eta Steel Springs Picturesek, Debru Kalea Filmak etxeagaz lankidetzan produzidutako seriea Bilbon eta Bizkaiko, Londresko eta Swanseako hainbat tokitan filmau eben igaz.
Kontuak kontu Kill Jackie urriaren 2an estreinauko dabe HBO Max-en baina bart erabateko estreinaldia Bilboko Euskaldunan izan zan.
Seriean protagonista Catherine Zeta-Jones (Chicago, Miércoles) Óscar bat, BAFTA bat eta Tony sari bat irabazitakoa da eta Bilboko Euskal Museoan izan da suspensezko seriea aurkezteko ekitaldian, Bilboko alkate Juan Mari Aburtogaz eta Bizkaiko diputadu nagusi Elixabete Etxanobegaz batera.
Bilbok dana dauka. Eta uste dot telesaila ikusten dozuenean konturauko zariela ez garela hona etorri eszena batzuk filmetan bakarrik: uria ahalik eta gehien aprobetxetan dogu eta gure hemengo lagunen, lagundu euskuen guztien abegi onaz gozetan dogu. Benetan ezingo geunken egin hareek barik eta horri esker danok bizi izan dogu esperientzia ikaragarria izan da, oso gogor lan egiten genduan eta zeozer berezia sortzen genduan bitartean, esan dau Catherine Zeta-Jonesek Euskal Museoan emondako prentsaurrekoan.
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok adierazo dau harro egoteko modukoa dala Kill Jackieren nazinoarteko aurkezpena Bilbon egitea: mundua zeharkatuko dau eta Bilboren eta Bizkaia osoaren kutsu handiko irudi, paisaje eta emozinoak erakutsiko ditu. Estreinaldi honetan, Bilbok distira egitea nahi dagu, orain inoiz baino gehiago, ziurbakotasun eta konfrontazino sasoi honeetan kulturearen indarra behar dogulako personen arteko topagune legez. Zinemeak, serieek eta istorioek, ondo kontauta dagozanean, mundua beste begi batzuekaz ulertzen eta begiratzen laguntzen deuskuealako. Eta gaur pribilegio hori izan dogu gure urian, Catherine Zeta-Jonesegaz eta nazinoarteko ikus-entzunezko mapan kokatzen gaituan talde bikain bategaz".
Beste alde batetik, Bizkaiko diputadu nagusi Elixabete Etxanobek adierazo dauenez, gure helburua da Bizkaia erreferentziazko lurralde lez sendotzea irismen globaleko produkzinoetarako eta, aldi berean, jarduera, enplegu eta aukera barriak sortzeko kapaz dan ikus-entzunezko industria bat indartzea. Sustraiak Bizkaian izanik nazinoarteko proiekzinoa izango dauen industria, egindako kalkuluen arabera, serieak 258 miloe euroko eragin ekonomikoa izango dau Bizkaian.
Bilbon eta Bizkaiko hainbat lekutan grabautakoa, baita Londresen eta Swansean be, Kill Jackie urriaren 2an estreinauko da HBO Max-en, Espainian, Portugalen, Suedian, Danimarkan, Norvegian, Finlandian, Islandian, Frantzian eta Belgikan.
Zortzi ataleko serie bat da, Sunday-n best sellerren zerrendan agiri dan The price you pay liburuan oinarritua. Liburuaren idazlea Nick Harkaway da (Aidan Truhen izenordeagaz idazten dau).
Jackie Pricek (Zeta-Jones) hogei urte daroaz lujo handiz inguratuta biziten: mundu osoan zehar bidaiatzen, artelanak saltzen eta, batez be, anonimotasunari eusten, nazinoarteko droga-trafikatzaile lez dauen joandako bolada arriskutsutik iges egin ondoren. Hain zuzen be, bizitea apur bat aspergarria izaten hasten danean, bat-bateko aldaketea jazoten da, hilgarria, bateren batek Zazpi Demonioak –munduko sikario bildurgarrienek osotutako taldea– bera hilteko kontratetan dituenean. Azpijoko horren atzean bere joandako denporetako bateren bat dagoalakoan, Jackie bere izaera zaharrera bueltau eta zentzunbako plan arriskutsuan sartzen: Zazpi Demonioak banan-banan akabetea, berandu baino lehen. Halan da be, laster konturatuko da bere demonioak askoz be bildurgarriagoak dirala atzetik dituan hiltzaile ankerrak baino... eta bere ezkutuko sekretuek etxetik hurbil eroando dabe.
Zeta-Jonesegaz batera agiri dira Daniel Ings (El caballero de los Siete Reinos, The Gentlemen), Sidse Babett Knudsen (Prime Target, Borgen), Óscar Jaenada (Rambo V, Cantinflas), Hattie Hook (Of An Age, Ten Pound Poms), Darci Shaw (A Thousand Blows, This City is Ours), Raff Law (Masters of The Air, Triton), Enzo Cilenti (Black Mirror, The Crown), Christine Adams (Hijack, Malice), Julian Rhind-Tutt (Britannia, Napoleon), Karlis Arnolds Avots (Soviet Jeans, Lovable), Set Sjöstrand (La rueda del tiempo, Valhalla), Tadashi Ito (La Sociedad de la Nieve, El Hoyo 2), Sebastián Armesto (Gangs of London, A Small Light), Julian Barratt (The Mighty Boosh, The Great), Gavin Spokes (La Casa del Dragón, Slow Horses), Jonathan Cake (And Just Like That, Camping), Bamshad Abedi-Amin (A Town Called Malice, The Last Kingdom), Bill Paterson (Fleabag, Criminal Justice) eta Ron Perlman (Hellboy).
Killing Eve eta Gangs of London serieen sortzaileen eskutik, Kill Jackie Fremantle-k eta Steel Springs Pictures-ek koproduzidu dabe. Sortzaileak Conor Keane, Tom Butterworth (Gangs of London), Peter Lawson (John Wick) eta Damon Thomas (Killing Eve) dira. Ondokoak produktore exekutiboak: Peter Lawson eta José Agustín Valdés, Steel Springs Pictures-en aldetik, eta Tom Butterworth, Damon Thomas, Catherine Zeta-Jones, Rebecca Dundon, Dante Di Loreto eta Jeffrey Levine. Zuzendari nagusia Damon Thomas da, Tom Butterworth gidoilari eta showrunner-agazbatera. Conor Keanek zati batean idatzi dau telebistarako egokitzapena eta produktore be egiten dau. Nick Harkaway seriearen konsultore exekutiboa da. José Luis Escolarren Deabru Kalea Filmeak etxeak seriearen produkzinoa gainbegiratu eban Bizkaian eta Erresuma Batuan.
Fremantle arduratzen da lurralde guztietako salmentez, Estadu Batuetan izan ezik, herrialde horretan Maio Entertainment eta Steel Springs Pictures arduratzen baitira. Liburuaren eskubideei buruzko akordioa Curtis Brown-eko ikus-entzunezko eskubideen taldeak kudeatu eban, PEW Literary-ko Patrick Walsh-en izenean. Catherine Zeta-Jones UTAk eta Ziffren Brittenham LLPk ordezkatzen dabe. Tom Butterworth Curtis Brownek (Nick Marston eta Katie Battcock) ordezkatzen du. Daniel Ings honako hauek ordezkatzen dute: United Agents, WME, TFC Management, ColorCreative, Sloane, Offer, Weber & Dern y CLD Communications.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
