'Richard zikoina' euskeraz

Bizkaie! 2017-05-11 08:25   Zinemea

Zinema Euskaraz programeari esker 2017an bikoizten dan zazpigarren filma da.

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker, maiatzaren 12an Richard Zikoina filma zinema-aretoetara helduko da euskeraz. Hemen dozue aretoen zerrendea: Errenteria (Niessen), Iruña (Golem Morea), Barakaldo (Max Ocio), Durango (Zugaza), Bilbo (Zubiarte), Bilbo (Alhondiga), Donostia (Principe), Urbil (Cinesa), Bilbo (Multicines) eta Vitoria (Florida).

2016an, Toby Genkel eta Reza Memak zuzendua eta Alemanian argitaratua, 80 minutuko animazinoa da, publiko guztientzako egokia; gidoia Reza Memaren ardurea izan da eta produkzinoa, barriz, Kristine Knudsen, Emely Christians, Eric Goossens eta Stephan Roelan-ena. Azken buruan, distribuzinoa Flins y pinículas etxeak egin dau.

Kontuak kontu, Richard zikoinek hezitako txolarre umezurtza da, bere burua zikoinatzat dauena. Negua datorrenean, lurralde epelagoetara lukaldatzeko sasoian, bere zikoina familiak txolarre bat dala kontau, eta basoan geratu behar dauela esaten deutso, ez dauelako Afrikaraino heltzeko bidaia luzean bizirauteko aukerarik izango. Richard ez dago konforme, eta benetako zikoina dala erakutsi nahiko deutse, bidaia luzea bere kabuz eginez. Lagun imaginarioa dauen hontza xelebrea eta abeslari famatua dala pentsetan dauen perikitoa izango ditu bidaia-lagun. Traba eta burukomin ugari gainditu beharko ditu abenturan: saguzar arriskutsuak, Intertetera engantxauta bizi diran usoak, bele mafiosoak, gorreria eragiteko zaratea egiten dauen Boeing 747 bat...

Afrikarako bidea topetan dauenean, beste ezusteko bati egin beharko deutso aurre, izan be, zikoinetako bat, azkonar bildurgarri baten atzaperretan preso dago, eta igesaldian lagundu beharko deutso. Zikoina txikiak barruan dauen txolarre indartsua askatu beharko dau iges egin eta bere familiagaz batzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu