Hemen da Huhezinema 2017, Euskal Film Laburren Jaialdia
2017-03-29 08:34 ZinemeaAretxabaletan, martiaren 29tik 31ra izango da 10. Huhezinema.
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 10. urteurrenak izan dauen harrera ederragaz eta deialdiaren parte-hartze zabalagaz pozarren dagoz antolatzaileak. Jaialdian sail desbardinetan lehiatuko diranen zerrendea eta Sail Ofizialean lehiatuko diran film laburren zerrendea aurkeztu dau.
Sail Ofiziala Aukeraketa Batzordeak hautatutako 10 filmez osotu dabe; hamar horreetako bakotxak 200€ jasoko ditu hautatua izateagaitik eta epaimahai ofizialak, HUHEZI-ko ikasleek osotutako Vertigo epaimahaiak eta ikusleek erabagiko dituen beste hiru saritan lehiatuko dira, hurranez hurran: Goiena Saria, 800€ko diruordaina eta 1.500€tan balorautako kamera ekipamenduaren alokairua, Vertigo Saria 500€ eta azkenik, 300€ Ikusleen Saria.
Sail Ofizialeko hautatuak martiaren 31n, barikuan, proiektauko ditue 16:00etatik aurrera Aretxabaletako Arkupe Aretoko zineman. Ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo da zineman bertan. Ganera, hautatutako filmen zuzendari edo lan-taldeko ordezkariak bertan egongo dira filmen aurkezpena egiteko.
Hona hemen Sail Ofizialean lehiatuko diran film laburrak:
Ulises – Aitor Gutiérrez (Fikzinoa).
Beti bezperako koplak – Ageda Kopla Taldea (Animazinoa).
El ángulo recto no existe – Jon Zurimendi (Animazinoa).
Si la oscuridad nos lleva – Mikel R. Alonso (Fikzinoa).
El divino – Sendoa Cardoso (Dokumentala).
Jules D. – Norma Vila (Fikzinoa).
Precious moments – Asier Iza (Fikzinoa).
Anónimo – Ivan Sokolov (Fikzinoa).
Caminan – Mikel Rueda (Fikzinoa).
Karta Astrala – Maite Bidarte eta Andoni Gartzia (Dokumentala).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!