Zinebi jaialdiaren 59. edizinora lanak aurkezteko epea zabaldu dabe antolatzaileek
2017-02-23 10:36 ZinemeaZinebiren, Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren, 59. edizinoa izango da aurtengoa. Egileek garagarrilaren 15era arteko epea daukie lanak aurkezteko.
Fikzinozko lanak, animazinozkoak zein dokumentalak aurkeztu leitekez, Zinebiren antolatzaileek azaldu dabenez. 2016ko urtarriletik aurrera sortutako lanak onartuko ditue eta, fikzinoaren kasuan, gehienez 35 minutukoak izango dira.
Garagarrilaren 15era arteko epea daukie egileek edo produktoreek proposamenak bialtzeko. Zinebik lanak aukezteko erespideak argitaratu ditu (hemen).
Zinebiren zuzendaritzeak aukeratutako nazinoarteko epaimahaiak honeek sariak banatuko ditu: Sari Nagusia (7.000 euro); Euskal Zinemearen Sari Nagusia (5.500 euro); Zinema Espainiarraren Sari Nagusia (5.500 euro); Latinoamerikako Zinemearen Saria (4.000 euro); fikzinozko lanen, animazinoaren eta dokumentalen arloko Urrezko Mikeldi Sariak (4.000 euro atal bakotxean); eta fikzinozko lanen, animazinoaren eta dokumentalen arloko Zidarrezko Mikeldiak (3.000 euro bakotxak).
Aurtengoa Zinebiren 59. edizinoa izango da. Antolatzaileek aurreratu dabenez, zemendiaren 10etik 17ra bitartean ospatuko da jaialdia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!