'The Shape of Water', Oscarretan faborito

Bizkaie! 2018-01-24 13:28   Zinemea

Guillermo del Tororen filmak 13 izendapen eskuratu ditu.

'The Shape of Water' pelikulako une bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Martiaren 4an, Los Angelesen banatuko diran Oscar sarietako izendapenen barri emon dabe. Hautagaien zerrendea ikusita, argi geratu da sari gehien irabazteko faboritoa Guillermo del Tororen The Shape of Water izango dala. Zuzendari mexikarraren lan barriak 13 izendapen ditu, tartean film, zuzendari, emakumezko aktore eta gidoi onenen ataletan.

Christopher Nolanen Dunkirk da izendapenen zerrendako bigarrena, zortzi daukaz eta. Horreen artean, zuzendari eta film onenen sariak irabazteko hautagaitzak dagoz. Urrezko Globoetako palmaresak iragarritako moduan, Martin McDonagh-en Three Billiboards Outside Ebbing, Missouri be protagonista nagusietako bat izango da Oscarretan: Zazpi izendapen ditu. Seina ditue Joe Wrighten Darkest Hour eta Paul Thomas Andersonen Phantom Tread lanek.

Lady Bird (Greta Gerwig) eta Call Me By Your Name (Luca Guadagnino) pixka bat atzerago dagoz, bost eta lau izendapenegaz hurranez hurran. Baina film onenaren Oscarra irabazteko lehian sartu dira, The Shape of Water, Dunkirk, Phantom Tread, Three Billiboards Outside Ebbing, Missouri, Call Me By Your Name eta Steven Spielbergen The Post-egaz batera.

Zuzendarien atalean, Nolan, Del Toro, Paul Thomas Anderson, Greta Gerwig eta Jordan Peele (Get Out) dira hautagaiak. Emakumezko aktore onenaren Oscarra irabazteko hautagaiak Sally Hawkins (The Shape of Water), Saoirse Ronan (Lady Bird), Margot Robbie (I, Tonya), Meryl Streep (The Post) eta Frances McDormand (Three Billiboards Outside Ebbing, Missouri) dira.

Gizonezkoetan, barriz, Gary Oldman (Darkest Hour), Daniel Day-Lewis (Phantom Tread), Denzel Washington (Roman J. Israel) Timothee Chalamet (Call Me by Your Name), Daniel Kaluuya (Get Out) eta Christopher Plummer (All The Money In The World) aukeratu ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu