Muriel Box-en ganeko zikloa Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2018-02-09 12:58   Zinemea

1946an, jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria irabazi eban.

Donostia Zinemaldiak eta Espainiako Zinematekak, Euskadiko Filmategiagaz, Valentziako Kultur Institutuaren Filmotekagaz eta San Telmo Museoagaz alkarlanean, Muriel Boxi eskainitako atzera begirako bat antolatu dabe.

Muriel Boxe-k (1905-1991) bere obrearen ezaugarri nagusia 1945 eta 1964 urte bitartean garatu eban, bai zuzendari, eta bai idazle moduan. Prostituzinoa, adin txikikoen abusuak, abortua… izan dira zinemagileak jorratu izan zituan gaietako batzuk. Guzti honeek halandabe, ausardiaz landu zituan, pelikula honeek grabau ziran sasoia kontuan hartzen badogu. Zuzendari honek gai horreetan egindako ekarpena funtsezkoa da 1950. hamarkadako eta 1960.ko lehen erdiko zinema ingelesean.

Dorothy Arzner-ri atzera begirako bat be eskaini eutsien 2014ko Zinemaldian, eta Ida Lupino estadubatuarraren kasuan jazo zan moduan, haren filmografia barrikustea oinarrizkoa da gaur egun, diskurtso feministea ardatz hartuta, emakumezko errealizadoreek hainbat testuingurutan eta zinematografiatan jokatu daben rol garrantzitsua aldarrikatzeko. Zinemazaleen artean zeozelako prestigioa dauen arren, azterlan gitxi egin dira haren obrearen ganean, eta haren inguruko aitamen labur batzuk bakarrik ez dira jaso zinemearen historian.

Muriel Box zinema independentearen kanonetan sailkatu daiteke, nahiz eta genero klasikoetako gaiak landu. Hainbat antzezlan idatzi zituanb senarragaz batera, antzeztalde amateurrentzat. Horrezaz gan, hamalau film luze zuzendu zituan, horreen artean, sexuen arteko gerrearen inguruko komedia erromantiko bitxiak nabarmentzen dira: To Dorothy a Son (1954) eta Simon and Laura (1955), besteak beste.

1946an, Murielek jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria irabazi eban The Seventh Veil filmagaitik. Bera izan zan kategoria horretako Oscar saria irabazi eban bigarren emakumezkoa, Frances Marion-en. Errealizazino lanetan hasi aurretik, gidoilari edo produktore moduan, 1940 eta 1950. hamarkadetako zuzendari ospetsu askoren filmetan parte hartu eban.

Muriel Box-en ganeko atzera begirako zikloa Donostikoa Zinemaldian proiektau ondoren, Espainiako Zinematekan, Madrilen, eta Valentziako Kultur Institutuaren Filmotekan ikusi ahal izango da, hurrengo urrian eta zemendian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu