Sopelako IV. Laburrean, hilaren 19an

Bizkaie! 2018-01-15 10:43   Zinemea

Lau film eskainiko ditue Kurtzio Kultur Etxean.

'Zulo' film laburra | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal film laburren topaketea Sopelako Udalak antolatzen dau, azken hileotako produkzinoa erakusteko asmoz. Era horretara, euskal produkzinoei zabalkundea emoten deutsie eta publikoari bertoko zinemea hurreratu. Laburrean topaketearen laugarren edizinoa barikuan, hilaren 19an, egingo dabe, Kurtzio Kultur Etxean, 20:00etan hasita.

Lau film labur sartu ditue programazinoan:

Areka (Atxur animazino taldea, Begoña Vicario koordinatzaile): Animazinozko lana da, Andoni Egañaren bertso batetik abiatzen dana.

Nuestro viejo (y el mar) (Lander Camarero): Anaia bi Zeelanda Barriko Chatham ugartera heldu dira, itsasoan galdu eta zazpi hilez noraezean ibili eta gero. Ugarte haretan zabalduko ditue aitaren errautsak.

Zacarías (Violeta Trincado): Bilboko Zacarías izeneko eskalearen inguruko pelikulea da. Istripu baten hilko da protagonistea eta, atzera begiratuta, haren historia ekarriko deusku filmak.

Zulo (Amancay Gaztañaga eta Erika Odriozola): Oztopoei aurre eginaz, alkar maite daben eta alkarregaz bizi nahi daben persona biren historia da. Lekeitioko Zine Bileran film labur amateurrik onenaren saria irabazi eban.

Laburrean emonaldietara sartzea doban da, baina aurretik gonbidapena eskatu behar da Kurtzio Kultur Etxean bertan. Saioaren amaieran, ikusgai egon diran pelikulen zuzendariakaz barriketalditxua egongo da, Amaia Kaierok gidatuta.

2018/01/19 20:00

Sopelako Kurtzio kultur etxean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu