'Maya erlea 2' zinema-aretoetara helduko da barikuan

Bizkaie! 2018-02-08 09:31   Zinemea

Zinema Euskaraz programeak dakar marrazki bizidunetako film hau.

Urtea hasi danetik euskerara bikoiztutako hiru pelikula pantaila handira eroan ditu Zineuskadi erakundearen Zinema Euskaraz egitasmoak. Urtarrilean Oihaneko kuadrilla izan zan, joan dan astean Harpetarra, eta orain, barriz, Maya erlea 2; Bdatorren barikuan, hilak 9an, estreinauko dabe Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zinema-aretoetan.

Belaunaldi askotako umeentzat ezagun-ezaguna dan Maya erlea da film honetako protagonistea. Oraingo honetan, pelikula-sail bateko bigarren atala heldu da zinemetara. Noel Cleary, Sergio Delfino eta Alexs Stadermann australiarrek egin dabe Maya erlea 2, animazino edo marrazki bizidunen formatuan eta familia guztiarentzako estretenimendua eskaini nahian.

Abentura honetan, Ezti Jokoetan parte hartuko dau Maya erleak. Buzztropoliseko enperatrizagaz izan dauen txartoulertu baten ondorioz, Ezti Jokoetan parte hartu behar dau Mayak, bere lagunak eta erregina askatu ahal izateko. Buzztropolisekoak dira Mayaren kontrario nagusiak eta tranpa ugari egingo ditue.

Zinema Euskaraz programeak euskerara bikoxtutako filmak zinema-aretoetara eroaten ditu urterik urte. Zineuskadi erakunde publikoak azaldu dauenez, astialdian eta ikus-entzunezkoetan publikoari euskeraz kontsumiduteko aukerea emoteko eta euskerazko eskaintza kulturala aberasteko asmoz antolatzen dabe hau guztia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu