Mendi Tour 2018ko pelikulen zerrendea aurkeztu dabe
2018-01-26 09:15 ZinemeaLehenengo emonaldia gaur arrastiko 20:00etan izango da Zangozan.
Aurtengo Mendi Tour zirkuitu ibiltarian eskainiko diran pelikulen zerrendea ezagutzera emon dabe. Bilbao Mendi Film Festibalaren aurreko edizinoan, Sail Ofizialean parte hartu eben 51 lanen artean aukeratu ditue zirkuitu honetan ikusi ahal izango diranak, tartean, Sari Nagusia eta Ikusleen Saria irabazitako Dirtbag: The Legend of Fred Beckey filma dago. Eskainiko dituen ganerako filmak honeek izango dira: Montain, The Frozen Road, Bonington: Mountainer, Mama, Psycho vertical, The last honey hunter, Safety third, Al otro lado de la cuerda, Aurrera, Song for the nomad, The time within, Apex predators of the northern deep eta Where the wild things play.
Zirkuitu honetako lehen emonaldia gaur, hilak 26, izango da Zangozako Mendi Tourrean. Dirtbag: The Legend of Fred Beckey eta The Time Within ikusteko aukerea izango dabe Karmengo aretora bertaratzen diranek.
Bigarren emonaldia, barriz, Reinosan egingo da, Kantabrian, zezeilaren 3 eta 4an. Mendi Tourrak lehen edizinoa dau han. Club Tres Mares la Milana mendi alkartea da Bilbao Mendi Film Festibalagaz batera ekimena atondu dauena. Reinosako Teatro Principalean izango dira emonaldi guztiak arrastiko 19:00etatik aurrera.
Bilbao Mendi Film Festibaleko lan onenak urte osoan zehar ikusteko aukerea emoten dauen mostrea da Mendi Tourra eta nazinoarteko mendiaren ganeko zinemagintzarik onenagaz eta gaur-gaurkoenagaz gozetako aukerea eskaintzen dau.
Urteko lehen Mendi Tourrak Euskal Herrian:
Zangoza: Urtarrilak 26.
Gasteiz: Zezeilak 19, 21, 22 eta 23.
Eibar: Martiak 6 eta 7.
Eskoriatza: Martiak 6 eta 8.
Agurain: Martiak 7.
Amurrio: Martiak 8.
Igorre: Martiak 9 eta 16.
Tolosa: Martiak 12, 13 eta 14.
Zaldibar: Martiak 15.
Leioa: Apirilak 18 eta 19.
Zarautz: Maiatzak 17 eta 24.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!