'Handia' filmak Feroz sari bi irabazi ditu

Bizkaie! 2018-01-23 09:51   Zinemea

Musikarik eta kartelik onenen ataletan emon deutsiez.

'Handia'-ren kartelari Feroz saria emon deutsie | Ikusi handiago | Argazki originala

Espainiako Prentsa Zinematografikoak emoten ditu Feroz Sariak eta Goya Sarien aurrekaritzat joten dira. Azkenaldion euskeraz estreinau dan pelikularik arrakastatsuenak, Handia-k, garaikur bi irabazi ditu aurtengo edizinoan: Musikarik onenarena eta kartelik onenarena.

Pascal Gaignek sortu dau Handia-ko musikea, eta berak jaso dau Feroz saria. Kartelari jagokonez, Iñaki Villuendas izan da egilea. Beste izendapen bi be izan ditu Jon Garaño eta Aitor Arregiren filmak, baina horreetan ez dau irabazi.

Bestetik, Feroz sarietako aurtengo irabazle nagusia Estiu 1993 film katalana izan da. Lau sari emon deutsiez (drama, zuzendari, gidoi eta taldeko gizonezko aktore onenak). Aitagarria da, ganera, Javier Gutierrez aktoreak sari bi irabazi dituala, draman eta telebistako komedian. Verónica Forqué aktoreari emon deutsie Ohorezko Saria.

Beraz, Goya sarietarako bidean, dagoeneko garaikur bi eskuratu ditu Handia-k; gogoratu 13 izendapen dituala eta, beraz, euskerazko film bat izango da aurtengo edizinoko faborito nagusietako bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu