'Bidaiariak zinera!' kanpainea martxan, bigarrenez

Bizkaie! 2016-12-05 13:23   Zinemea

EZAE Euskal Zinema Aretoen Alkarteak bultzatutako kanpaineari esker, euskerazko pelikulak eta Europako produzkinoak ikustea euro bi merkeagoa izango da.

Euskal zinemagintzea bultzatzea, eta baita Eurpakoa be, da Bidaiariak zinera! kanpainearen helburua. EZAE alkarteak azaldu dauenez, igaz antolatu zan lehenengoz eta, hiru hileko epean, 21.000 sarrera saldu ziran. Guztira, 51 film ikusteko aukerea emon eban kanpaineak.

Igazkoa arrakastatsua izan zala uste dau EZAEk eta, beraz, aurten barriro ipini dau martxan Bidaiariak zinera! kanpainea. Zineuskadi alkarteak be lagundu dau egitasmo honetan. Abenduaren 2an hasita, euskeraz egindako pelikulak, edo euskal produkzinoak diranak, sartzen dira kanpainan. Europako produkzinoetarako be balio dau. Ohiko sarrerea baino euro bi merkeago pagauta ikusi ahal izango dira pelikulok.

Zinema-aretoetara heldu barri da Patxo Telleriak zuzendutako Igelak filma eta horregaz ekin deutso EZAEk aurtengo kanpaineari. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko 59 aretok bat egin dabe egitasmoagaz. Tartean dagoz uriburuetako areto handi batzuk (esaterako, Bilboko Golem Alhondiga), baina baita herrietako aretoak be. Adibidez, Bizkaian, Galdakao, Zalla, Durango, Mungia, Zornotza, Getxo, Muskiz eta abar.

Euskal Herriko zein Europako zinemarik barriena prezio bikainean ikusteko aukera aproposa dala dinoe bultzatzaileek. Bide batez, ikusleak zinema-aretoetara erakarteko asmoa be badauka kanpaineak. Aurten bigarren edizinoa dau Bidaiariak zinera! egitasmoak eta hurrengo urteetan barriro antolatu nahi dabela dinoe antolatzaileek, euskal egutegian hitzordu finko bihurtu arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu