Euskerazko zortzi film labur ikusi ahal izango dira Laburbira zikloan

Bizkaie! 2017-01-19 10:22   Zinemea

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, euskerazko film laburrak proiektauko dira Laburbirako saioetan, martiaren 9tik apirilaren 12ra.

Kepa Sojoren 'Hileta' film laburreko irudi bat (argazkia: Topagunea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Laburbira ekimenaren 14. edizinoa da 2017ko hau. Euskeraz sortzen diran film laburrak herriz herri aurkeztea eta gizarteratzea da zikloaren helburua. Kameratoia lehiaketeagaz, Durangoko Azokako Irudienea guneagaz eta Benito Ansola bekeagaz batera, euskal ikus-entzunezkoak bultzatzeko Topaguneak urtero antolatzen dituan ekimenetako bat da laburbira.

Sortzaileek aukerea daukie euren pelikula laburrak Laburbirara aurkezteko. Antolatzaileak pozik dagoz, aurtengo deialdira 22 film aurkeztu diralako. Horreetatik zortzi aukeratu ditu Topaguneak, zikloaren parte izan daitezan. Holan, 77 minutuko saioak izango dira aurtengo Laburbirakoak.

Honeek izan dira filmak aukeratzeko erespideetako batzuk: Publiko guztientzako film aproposak izatea; sortzaile ezagunen eta hasibarrien arteko orekea bilatzea; eta lurralde eta genero aldetik askotarikoak izatea.

Martiaren 9tik apirilaren 12ra bitartean egingo da Laburbira, herririk herri. Saio bat antolatu nahi dauen herriak Topagunera jo behar dau, eta eskabidea egin, urtarrilaren 30a baino lehen. Eskabideak aztertuta, zezeilean emongo dau Topaguneak zirkuituko fetxen eta lekuen barri.

Honeek dira 2017ko Laburbirako zortzi filmak:

-Azken saskia (Oier Fuentes)

-Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea/koordinatzailea, Bego Vicario)

-Ihesa (Alejandro Diaz Castaño)

-Elemakarrak (Ibon Iza)

-Jalgi (Eki Pagoaga)

-280º (UDA Films)

-EUSPOT (izen bereko lehiaketako lanik onenak)

-Hileta (Kepa Sojo)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu