21 grams

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Zinemea
Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak arrakasta handia eskuratu eban 'Amores perros' film gogor eta indartsuari esker. Horren ondorioz, zuzendariak eta Guillermo Arriaga gidoilariak Hollywoodera salto egin eta bertan Oscar sarietarako makina bat izendapen lortu dituan lana aurkeztu deuskue. Pelikula honetan patuak loturiko hiru personen bizimodu gogor eta mingarria azalduko deusku, gizakion minik handi eta mingotsena agiri-agirian jarriz. '21 grams' drama gogor eta bortitza da, aparteko interesik ez ei dauen gidoi bat zuztarretik aldatzeko gauza izan dana. Amaierara ailegau arte, flash back-ez ...

Hogei zinegilek film kritikoa errodau eta M-14 baino lehenago estreinauko dabe

Bizkaie! 2004-02-16 00:00   Zinemea
'‘Hay motivo'’ film honetan Prestige, Irakeko gerra, euskal gatazkea, zigor kode barria, inmigrazinoa, langabezia eta gaurkotasuneko bestelako gaiak be jorratuko dira. Wyoming-ek gogora ekarri dauen legez, 'eurek korneta eta klarina joz eta milaka emonaldi-ordu erabiliz kontetan deuskue zer dagoan ondo; guk, ostera, ordubete besterik ez dogu eskatzen. Atzean partidu politikorik ez dagoanez, lehenengo eta behin TVEra joko dogu, gure kate publikoa dalako'. Ganera, azpimarratu gura izan dau 'hauteskundeei eragiteko modu bat baino gehiago, herritarrak defendatu eta ikusten doguna adierazoteko modua ...

Calendar girls

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Zinemea
Chris eta Annie adiskide on-onak dira, euren izakerak oso desbardinak izanagaitik be. Yorkshire Dales-eko herri txiki baten bizi dira, baina euren bizimodu lasaia errotik aldatuko da Annie-ren gizona bizienak jota hilten danean. Herriko andra alkarteko kide aktiboa izanda, Chris herriko ospitalerako fondoak batzeko proiektu baten sartuko da buru-belarri. Ideia oso tradizionala izango da, egutegi bat egitea, baina ukutu bitxi eta zelebrea emongo deutsie. Filmean berrogeita hamar urte inguruko andrak izango dira protagonistak, biluzik eta udagoieneko sexuadalidadeaz pozarren, konbentzionalismoetatik harantzago. Ez ...

Oscarren izendapenetan Eraztunen Jauna erregea

Bizkaie! 2004-02-01 00:00   Zinemea
Eta ezusteko gehiago Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikarrak Hollywood-en egindako lehenengo filmak, '21 gramo' izenekoak, kategoria bitan sailkatzea lortu dau, bigarren mailako antzezlerik onenaren kategorian (Benicio del Toro) eta aktoresarik onenaren sarian (Naomi Watts), hatan be. Bien bitartean, Brasilgo 'Jainko bako Uria' filmak aurkezpen ekitaldira hurreratutako ikusle guztiak harritu zituan, lau hautagaitza eskuratu zitualako, horren barruan zuzendarik onenaren sarirako kategoria (Fernando Meirelles). Azken buruan, izendapenak egiteko ekitaldia Frank Pierson Akademiako zuzendariak eta Sigourney Weaver antzezleak aurkeztu eben. Dana dala, zezeilaren 29ra ...

The last samurai

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Zinemea
Lantzean behin Hollywood-ek bere buruari begiratzeari itxi eta ikuspegia beste kultura eta gizarte zahar eta oparoagoetara bideratzen dau. Horreetariko bat, duda barik, Japoniako gizartea da, munduko beste guztiak legez, historiako ibilbide luzean birtute eta hutsuneak pilatzen joan dana, baina, gaur egun be globalizazinoaren ezinbesteko eraginak gorabehera, karisma handiko izakereari eusten deutsona. Film honen hari nagusia, beraz, zahar eta barriaren arteko dikotomia horretan datza. Nathan Algren kapitaina (Tom Cruise) ekialdeko herrialde honetara ailegauko da XIX. mendearen amaieran, bertako soldaduak arma eta ...

Finding Nemo

Bizkaie! 2004-01-15 00:00   Zinemea
Marlin arrainak desagertutako semea topetako odiseak ez deusku deskantsetan itxiko segundo bakar baten be. Eta ez nabil erritmo bizi baten ganean berba egiten, ezpada film honetan agiri diran milaka zehetasun eta bereizgarriren inguruan; izan be, fikzinoa ona izan daiten, egoera batetik bestera eroan behar gaitu, pelikulearen harian konturatu barik murgilduz. Pelikulearen arduradunek lan digital hau bereiztu dabe Disneyren film klasikoetatik, sorkuntza behar ikusgarria eginaz; era horretara, ez dabe izaki antropomorfiko arrarorik behar izan, gure gizartearen isla metaforiko bat egin ahal ...

S.W.A.T.

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Zinemea
Film hau ikusleak abroziduteko moduko ekintza pelikula txar horreetariko bat baino ez da. Pertsonaiak aurkezteko pantailaraturiko sarrerea lar luzea da eta sano azalekoa. Ganera, SWATek film mueta honeetan mila bider ikusitako ohiko eskemeari jarraitzen deutso: Harrelsonek taldeko gizon sailduak aukeratu eta ezin gogorrago entrenauko ditu, justiziaren morroi leial eta hausiezinak izan daitezan. Horrek guztiorrek ia ordubete irauten dau, filmaren erdia baino tarte luzeagoa hartuz. Zoritxarrez, gidoilariek ez dabe libretoaren zati hau laburtu gura izan edo ez dabe jakin zelan egin ...

The lord of the rings. The return of the king

Bizkaie! 2003-12-31 00:00   Zinemea
Abenduaren 17an ailegau jakun urtebete itxaron dogun trilogiaren azken alea eta, egia esan, inori ez jako aparteko kritika ezkor edo txarrik entzun film honen inguruan. Peter Jackson zuzendariak ederto erabili ditu teknologia barriek eskaintzen dituen baliabide harrigarriak; ganera, pelikulearen narratibea ondo be ondo jagon dau, filmaren luzeak inor aspertu ez daian. Gauzak holan dirala, istorioaren eta akzinozko eszenen arteko oreka fin eta burutsu bati eutsi deutso. Ondo be ondo hazurmamitu ditu nobela erraldoi honetako pertsonaia, piztia eta leku misteriotsuak. Aldi ...

Master and commander: The far side of the world

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Zinemea
'Master and Commander' filmaren hasikerea, egiatan, on-ona da: itsaso bare-barea, lanbro trinko batek estaldua eta ofizial gazte baten largabistan agertzen dan kandela baten argi galkorra. Une horretatik aurrera, obsesino baten ganeko istorio hau indartsu agertuko jaku pantaila aurrean, Rusell Crowek antzezten dauen kapitain gogor eta sendoaren eskutik. Jack Aubrey kapitainak gai personaltzat hartuko dau frantses itsasontzia ehizatzeko zeregina, betebeharretik harantzagoko eginkizun modura. Aubrey eta frantses kapitainaren arteko lehia erakargarritasun maila egokiari eutsiko deutso, filma bestelako osogaien multzo interesgarria jorratzeko gauza ...

Deep blue

Bizkaie! 2003-12-15 00:00   Zinemea
ETBn eskainitako dokumentala ikusteko modurik izan ez bazenduen, Deep Blue aukera ezin hobea da ozeanoko munduaren irudi barri, ezezagun eta ikusgarriez gozetako. Zine dokumentalaren proiektu berezi eta harrigarria da; ikusleak itsasoaren ikuskizun txundigarrian murgildu eta ahoa zabalik egongo dira film osoan. Koralezko arrezifeetatik Antartikoko itsasertzera joango gara, itsaso zabalaren handitasunetik ozeanoaren troka sakon eta ilunetara. Alastair Fothergill film honetako zuzendariak zera esan dau: 'ikuslea sekula ikusi ez dauen mundu batera eroango dogu, gure planetearen azkenengo mugea dagoan lekura, hatan be ...

Mystic River

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Zinemea
Clint Eastwood barriro be itzuli da kamera osteko beharrera eta atzera be erakutsi deusku zuzendari modura dituan talentua eta sena. 'Mystic River' indarkeriaren gaia ezin hobeto jorratzen dauen film tragiko, ilun eta ezkorra da. Pelikula hau laberinto baten antzera garatzen da; hiru pertsonaia nagusiak izakera korapilatsukoak dira, nortasun horreen ardatzak argiak dirala: bakardadea, mendekurako pasinoa eta iraganeko traumetan finkatutako zoramen ukutua. Hiruren bitartez, filmak zentzunez egiten deusku berba giza izakerearen aldrebeskeria eta konplexutasunaren ganean. Ezin hobeto islatzen ditu giza jokabidearen ...

The human stain

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Zinemea
Film honek unibersidadeko irakasle heldu baten istorioa kontetan deusku; Coleman Silk irakasle eta profesional bikaina da, baina jubiletan behartuko dabe Estadu Batuetan Clinton eta Lewinsky-ren arteko eskandaluak sortu eragindako kontserbadorismo eta paranoiaren ondorioz. Alabaina, filmean agiri dan ingurumari hori ez da apaingarri hutsa, pelikulea guzur eta itxurakerien gaiaren inguruan bilbatzen dalako. Emaztea hil eta gero, Coleman Silk akademiko bikaina hartu-emonetan hasiko da askoz gazteagoa eta heziketa nahiz gizarte maila apalagoko andre bategaz; bien arteko lokarria apurka-apurka argitzen joango dan iragan ...

Matrix Revolutions

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Zinemea
Filmean behin eta barriz entzuten dan esaldi bat gogora ekarri gura dot; izan be, “hasten dan guztia amaitu egiten da”, baina horrek ez dau esan gura ondo amaitu behar danik. Hori berori pasetan da kasu honetan. Aurreko film bietan efektu berezien erabilpena on-ona izan bazan be, azken zati honetan baliabide horreek guztiz zapuztuta, nahastuta eta desegiturauta agertuko jakuz. Filmaren zatirik handiena Zionen garatzen da, eta eszenatoki hotz eta metaliko honetan erabilitako irudi infografikoek pantaila bete eta ikusleak ito egiten dabe ...

Goodbye, Lenin!

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Zinemea
Pelikula bat nostalgiaz betetako zirrarea eta umorea sentimentalismo merke barik buztartzeko gauza izaten danean eta ikusleak gogoeta eragiteko beharrezko orekeari eusten deutsonean, filma ona izaten da. Halan da kasu honetan be; istorioa originala da, gidoia bizkorra eta ondo egituratua, eta antzezpen lanak onak; horreek guztiak beharrezko osogaiak izan dira Becker zuzendariak melodrama eta komediaren arteko kontakizun samurra eta barregarria egin ahal izateko. Pelikulea gustura ikusten da, etendura barik eta ikuslea arazo barik mobiduten da aspaldi joaniko aldaketa sasoi baten. Sortaldeko ...

'Intolerable cruelty'

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Zinemea
Coen anaiek zuzendutako azkenengo filma produkzino-etxe handi baten eskariz egindako beharra izan da, eta, holako kasu askotan jazoten dan legez, horrek agiriko eragina izan dau pelikula honen ezaugarri guztietan. Izan be, film honetan Coendarren hain gustukoak diran ikutu groteskoak eta egoera absurdoak ikusteko aukerea egonagaitik be, pelikuleari darion sundea sano komertziala da. Eta horrek, zoritxarrez, larregi kargetan dau Intolerable cruelty-ren erritmoa eta mamina. Ikusleak holako produktu bat aukeratzen dauenean, badaki aldez aurretik lan arina eta burubakoa ikusiko dauena, badaki zinemara ...

'The dreamers'

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Zinemea
Intimismo eta gaztetasunaren eremura etorrita, Bertoluccik Parisko 68ko maiatzaren gizarte mobimentuan kokaturiko lana aurkeztu deusku. “Ameslariak” izeneko film honek tradizinoaren mugak apurtu eta norbanakoen askatasunean oinarritu gura dauen amodio-triangelu baten barri emoten deusku; maitasun-hiruki arazotsu hori 18-20 urte inguruko neba, arreba eta amerikar batek osotzen dabe, protagonistek eurek be hartu-emon horreen arrazoia ondo ulertuagaitik be. Intzestu hartu-emonak eta ikutu homosexualak azaltzen dira, hiruren zine-zaletasunak batutako adiskidantza horretan. Aldi berean, familia intelektual eta burges baten jaiotako neba-arreba horreen eszentrikotasuna, gurakeria eta ...

Te doy mis ojos

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Zinemea
'Flores de otro mundo' film bikainaren ostean, Iciar Bollain zuzendariak pelikula sendo, kontzentratu, gordin eta biziagoa egin gura eban, eta, egia esan, lortu egin dau. Horren erakusgarri Donostian filmeko antzezle nagusi biek jadetsitako zilarrezko maskorrak eta kritikearen gorespena. Film ona eta gogorra, tratu txarren inguruko gaiak epelkeria eta bigunkerietan ibilteko aukera larregirik be emoten ez dauelako. Europa eta AEBko lau andretariko batek indarkeria egoeraren bat bizi ei dau, baina zeintzuk dira emakume batek etenbako astinduei eusteko dituan arrazoiak? Horixe izan ...

Euskal Pilota, larrua harriaren kontra

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Zinemea
Gatx-gatxa da hain hurrenetik eta hain sakon kolpatzen gaituen gaiaz jarduten dauen film baten inguruan berba egitea; gatxa, benetan, gure ideologia eta sentimentuak nahastetan diralako, eta dokumental honen zati bihurtzen diralako, gureztala be. Dana dala, filma ikusi ostean, niri, behinik behin, burura etorri jatan lehenengo ideia Julio Medemen ausardia izan da; eskertu beharreko adorea, Madrilen bizi dan donostiar zinegile on eta ospetsu honek ezertarako be behar ez eban esparru labankorrean sartzeko erakutsitako konpromiso personalagaitik. Euskal Herrian persona bakotxak filma ikusikeran ...

Zineak bere figurarik handi eta polemikoetariko bat galdu dau, Elia Kazan zuzendari handia

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Zinemea
Zine munduko gorrotoa eta ezinikusia Kazanek Estadu Batuen Kontrako Jarduera Batzordeari autortu eutson alderdi komunistearen kidea izan zala 1934tik 1936ra bitartean eta batzorde honi zortzi lankideren izenak emon eutsozan; horrek lankide askoren ezinikusia eta gorrotoa sortu eragin eutson. Azkenean Ohorezko Oscar Saria emon eutsienean, gala horretara bertaraturikoek oso eretxi kontrajarriak azaldu zituen; izan be, guztiek zuzendari handi honen meritu artistikoak kontuan hartu arren, batzuek McCarthy senadoreak abian ipinitako errepresino-bideari emondako laguntzinoa gogorarazo gura izan eutsoen. Literatur egile modura be jardun ...

Zinemaldiaren amaierea ez zan kritikearen gustukoa izan

Bizkaie! 2003-10-01 00:00   Zinemea
Kostnerren agurra eta eskerrona Azken gau honetan be zinemaldiaren aktore handiak ekarri ziran gogora: Robert Duvall, Isabelle Huppert eta Sean Penn. Donostian astelehenetik aurrera egoan Duvall aktore bikaina Kevin Costner izar handiagaz batera agertu zan oholtza ganean. Zinemaldiak 'Open Range' westerna aukeratu eban aurtengo ekitaldiari amaierea emoteko. Agur egiteko ordua izan arren, Kostnerrek ateak zabalik itxi ebazan, 'laster bueltauko gara' esanez eta Donostiari bere eskerronik beroenak azalduz. Hona hemen, beraz, aurtengo zinemaldiaren amaiera ofizialaren nondik norakoak. Hemendik aurrera urtebete itxaron ...