Zinea  IV. urtea // 160. zenbakia

16 blocks


Ez dago gauza barririk '16 blocks' izeneko film honetan; Richard Donner zuzendariak nahiko zuzen jardun dau, baina larregi luzatu dau eskuartean daukan istorio mugatua. Jack Mosley polizia mozkorti eta zabarrak 16 kale igaro behar dauz, Eddie Bunkerrek drogen eta polizi ustelkeriaren ganeko kasu batean lekukotasuna emon daian. Bidea laburra da, antza, baina 105 minutuko film honi pasetan jakon lez, luzeegi bihurtzen da.

Edozelan be, Donner-ek nahiko ondo nahastau dauz ekintza bizia eta komedia. Ganera, behea jo dauen polizia modura Bruce Willis-ek beteten dauen antzezpena maila onekoa da eta ez dira atzean geratzen ez Def Mosek berbalapiko jasanezin baina barregarri modura egiten dauen lana, ez eta David Morse-ri filmeko gaizto eta polizia ustel modura egokitzen jakon zeregina be.

'16 blocks' ekintza, jazarpen eta polizi generoaren zaleei beren beregi zuzendutako filma da, gauza barririk opetsi ez baina zelan edo halango maileari eusten deutsona. Hori bai, genero hau lantzean behin ikustea gustuko dabenek ez dabe aparteko ezer be topauko film honetan. Pelikulearen garapena mila bider ikusi dogu eta, antzezpenak onak izan arren, personaiak ez dira interesgarriak.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Richard Donner.
- Herrialdea: USA.
- Iraupena: 105 minutu.
- Antzezleak: Bruce Willis (Jack Mosley), Mos Def (Eddie Bunker), David Morse (Frank Nugent), Cylk Cozart (Jimmy Mulvey), Jenna Stern (Diane Mosley), Casey Sander (Capitán Gruber), Steve Nuke (FBIko agentea), Robert Racki (Jerry Shue), Sasha Roiz (Kaller), David Zayas (Robert Torres).
- Gidoia: Richard Wenk.
- Argazkia: Glen MacPherson.
- Muntaia: Steven Mirkovich.