Zinea  IV. urtea // 158. zenbakia

La dama boba


Ez da erraza izan behar Lope de Vegaren lan hau zinemara egokitzeko lana, are gitxiago maitasun, jelosia eta diru-goseko istorio hau bersotan kontetan bada. Honako hau Lopek XVII. mendean idatzitako endredozko komedia dibertigarriaren moldaketea da, baina pantaila handiko pelikulea baino gehiago antzezlan filmatua ikusten gabizala emoten dau.

Errodajea eszenatoki itxietan egin da, sasoiko jantzi eder eta zainduek lagunduta (beharbada azken horixe da film honek daukan gauzarik onena) eta arkaismoetatik libre ei dagozan alkarrizketak erabilita; edozelan be, bersoen erritmoa dala eta, hainbatetan pertsonaien berba jarioari jarraitzea gatxa dala onartu beharra dago.

Bestalde, aktoreen jarduna ez da jatorrizko antzezlanaren erritmo motel eta itxiaren morrontzatik askatzen; antzezpenak larregi oinarritzen dira keinu eta lokuzinoetan, seguru antzean gidoiak eta bersoek ezarritako muga estuei iges egin ezinik; komedia honek ez dau ez zirrararik ez barrerik eragiten, baina zorionez Lope de Vegaren istorioaren dohainek ez deuskue guztiz gogaitzen ixten.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Manuel Iborra.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 138 minutu.
- Antzezleak: Silvia Abascal (Finea), José Coronado (Laurencio), Macarena Gómez (Nise), Roberto Sanmartín (Liseo), María Vázquez (Clara), Juan Díaz (Pedro), Verónica Forqué (Otavia), Antonio Resines (letra irakaslea), Paco León (dantza irakaslea), Cristina Collado (Gerarda), José María Sacristán (Feniso), Antonio de la Fuente (Duardo).
- Gidoia: Manuel Iborra; Lope de Vegaren lanean oinarrituta.
- Argazkia: Juan Molina Temboury.
- Muntaia: Iván Aledo.