Zinemaldiaren amaierea ez zan kritikearen gustukoa izan
2003-10-01 00:00 ZinemeaKostnerren agurra eta eskerrona
Azken gau honetan be zinemaldiaren aktore handiak ekarri ziran gogora: Robert Duvall, Isabelle Huppert eta Sean Penn.
Donostian astelehenetik aurrera egoan Duvall aktore bikaina Kevin Costner izar handiagaz batera agertu zan oholtza ganean. Zinemaldiak 'Open Range' westerna aukeratu eban aurtengo ekitaldiari amaierea emoteko. Agur egiteko ordua izan arren, Kostnerrek ateak zabalik itxi ebazan, 'laster bueltauko gara' esanez eta Donostiari bere eskerronik beroenak azalduz.
Hona hemen, beraz, aurtengo zinemaldiaren amaiera ofizialaren nondik norakoak. Hemendik aurrera urtebete itxaron ...
Noviembre
2003-10-01 00:00 Zinemea
Achero Mañas zuzendariak film honetan darabilen berbakerea garbia, independientea, dinamikoa eta bortitza da. 'El Bola' film bikainaren ostean, Acherok antzeko bide bati ekin deutso: gustuko mezu bat aukeratu eta zinearen bitartez ikuslerik gehienak hunkitzen ahalegindu.
'Noviembre' filma idealen aldeko kronika bizia da, printzipio sendoei oratzeko asmoz, manifestua atontzen dauen kaleko antzerki talde baten bilakaerea azaltzen deuskuna. Eskuzabaltasun eta konpromisoari eusten deutso kontakizunaren ildo nagusi modura eta itxaropenaren aldeko mezua aldarrikatzen dau.
Mañasek 'Noviembre' taldearen antzezlanik gehienak kalean sortu eta garatzeko ...
'Las mujeres de verdad tienen curvas'
2003-09-15 00:00 Zinemea
Sundancen eskuraturiko epaimahaiaren eta ikusleen sari biek eta Donostian igaz jadetsitako gazte sariak melodrama honen kalidadearen barri emoten deuskue. Izan be, pelikulea sano apala izanagaitik be, 'Real Women Have Curves' filmak uda honetan arrakasta handia lortu dau ahoz aho eta lagunartean zabaldutako barriketei esker. Pelikuleak AEBko latinoen komunidadearen errealidadea aurkezten deusku behar baino kilotxu batzuk gehiago dituan protagonistearen eskutik. Gazte hau institutuko graduatua lortzeko dago, baina, oso ikasle ona izan arren, amak ez dau gura unibersidadera joan daiten, beraren eretxiz ...
Donostiako Nazinoarteko Zinemaldia hasteko prest
2003-09-15 00:00 Zinemea
Euskal Herriko produkzinoak
Azkenik, aitatzekoa da Zinemaldiak urtean-urtean euskal zinematografiari eskaintzen deutson egitarauaren barruan metraje handiko zazpi film ikusi ahal izango doguzala, bai eta Chillidaren lanaren ganeko ikus-entzunezko bat be. Ganera, Ama Lur Saria Antxon Ezeiza zuzendari donostiarrari emongo jako ekitaldi honetan.
José Julián Gakedanoren '‘Oraingoz izen gabe’', Angel Lertxundiren '‘Kareletik’', Juan Bautista Berasategiren 'Alhambrako giltza’, Juan José Elordiren '‘Olentzero, gabonetako ipuia'’, Milagros Baráren ‘Autopsia'’, Enrique Urbizuren ‘La vida mancha’ eta Julio Medemen ‘La pelota vasca, la piel contra la ...
Femme fatale
2003-09-01 00:00 Zinemea
Pelikulea Cannesko luxuzko hotel baten hasiko da; bertan ulehori misteriotsu eta berba gitxiko bati, Laure-ri, beharrezko aginduak emongo deutsiez gau horretan, zine jaialdiaren sari banaketan, modelo batek aldean eroango dituan diamante izugarriak osteko. Lapurretearen eszena luzea andre bien arteko topaketa lesbiko eta erotikoa ikusteko atxakia izango da, sintetizatzaile baten moldaturiko Ravelen boleroak lagunduta. Protagonisteak diamanteak eskuratuko ditu, lapur-kideei ziria sartuta. Ondorioz, mozorrotu behar izango da ulearen kolorea aldatuz eta etxe ezezagun baten ostenduz. Laure bainuontzian sartu eta loak hartuko dau ...
Embrassez qui vous voudrez
2003-09-01 00:00 Zinemea
Ipar Euskal Herrian 'Embrassez qui vous voudrez' eta Hego Euskal Herrian 'Besen a quien quieran' izenagaz pantailaratu dan film sarkastiko eta bikain honetako protagonistetariko batek, Bertrandek, ondokoa dino pelikulako pasarte baten: 'Bizitzea tragedia bat da, baina sigi-saga bizitzen badozu, komikoa be izan leiteke'”.
Guzur, hipokresia eta sarkasmoaren ganeko istorio honek beharrezko osogai guztiak ditu ikusleek ondo be ondo pasau eta barrez lehertu daien. Kontakizuna bilbatzeko ardatzak be guztiz interesgarriak dira: luxuzko hotelak, postaleko hondartzak, egoera sinesgaitzak, umore baltzez jantzitako nahasteak ...
Nowhere in Africa
2003-08-15 00:00 Zinemea
Film honek nazien antisemitismoaren ganeko beste atal baten barri emoten deusku; kasu honetan, kontakizuna Kenyan girotuta dago. Senar-emazte judutar batek eta alabeak herrialde honetara egin behar izan dabe iges, Hitler-ek boterea eskuratutakoan Alemanian sumatzen dan egoera arriskutsuaren ondorioz. Halan, nekazaritza-ustiapen bateko buru bihurtuko dan abokatu bat ikusiko dogu, bai eta hasikera baten Alemaniatik bota dabenen antzeko jokera arrazistea dauen andra bat be. Aldi berean eta kontrapuntua ipiniz, integrazino eta maitasunaren adibidea izango dan ume bat ikusiko dogu, Afrika baltzeko biztanleen ...
Schwarzenegger-ek 'Terminator 3' aurkeztu dau Madrilen
2003-08-01 00:00 Zinemea
Ekintza-zinea beti
Edadea gorabehera, izar honek oraindino be ez dau pentsau ekintza-filmak alde batera lagatea. Beraren esanetan, 'bizitzearen lehenengo zatian ekintza-zine asko be asko egin dot eta bigarren honetan ekintza-filmak egiten jarraituko dodalakoa daukat'. Horretarako, beharbada, entrenamentu saio gogorrak egin beharko ditu; izan be, pelikula hau antzeztu ahal izateko, gimnasiora joan behar izan eban, koipea kendu eta giharrak sendotzeko; gauzak holan dirala, bigarren emonaldian eukan itxura bera pantailaratu ahal izan dau. Beste batzuek, ostera, bertsino hau ezeztau eta filmean agertuko ...
Katharine Hepburn handia hil da, 96 urte zituala
2003-07-15 00:00 Zinemea
'Tsarina'
Hepburn-en lankide batzuek inbidia eta sarkasmoaren ukutu batzuekaz zabaldutako Tsarina ezizena karrerearen hasikeratik jatorko; izan be, 1928an Baltimore-n eszenatoki ganeko lehengo lana eskuratu eban, Tsarina izeneko antzezlanean.
Oso izakera gogorrekoa izanda, Hollywood-en miretsi bai, baina zuzendari batzuk beraren bildur zirala aitatzen izan da beti. Lau Oscarrak eta hamabi sari-proposamenak beste inork bardindu ez dauen marka bat dira. Egia esan, ganerako aktoresak hurreratu be ez dira egin maila horretara. Andrazko altu, bizkor eta seguru honen subertea 25 urtean lotu jakon ...
The Hulk
2003-07-15 00:00 Zinemea
Duda izpirik be ez dago komikia Hollywood-ek erabilten dauen baliabiderik handienetariko bat dana merkatuan arrakasta entzutetsuak jadesteko. Dana dala, laurogeita hamarreko hamarkadan holako egokitzapen lanak egiten hasi ziranetik, ez da bape ohikoa izan The Hulk filmak baturiko antzezle prestigiotsuen moduko aktore zerrendarik ikustea.
Aktoreen izena gorabehera, Bat-manen dotorezia, Dick Tracyren purismo eta Spider-manen egokitasunaren ostean, film honek ezin euskun aparteko ezustekorik opetsi. Dana dala, ez genduan ezelan be itxaroten hain txarto orekaturiko film gatxa. Protagonistearen tristezia, min eta trauman larregi ...
Herencia
2003-07-01 00:00 Zinemea
Argentinako pelikula honek bizitzearen ganeko marrazki baikor eta itxaropentsua eskaintzen deusku, pertsonaiak samurtasun eta duintasunaren irudi lez margotuz. Izan be, bizitzan sarri gertatzen danaz bestaldera, protagonistek atzera be maitatzeko eta amesetan egiteko, joan eta etorri nahiz poztasunez biziten ahalegintzeko bigarren aukera bat izango dabe.
Sano bitxia da ikustea zelako maila ona daben Argentinako zineak azken aldion eskaini deuskuzan pelikulek; izan be, herrialdea krisialdi politiko eta ekonomiko gordin baten murgilduta egonagaitik, bizi-esperientziatik bertatik sortzen diran istorio zoragarriak pantailaratu ditue azkenengo hiru ...
Moonlight mile (Konpromisoa)
2003-07-01 00:00 Zinemea
Film hau euren bizitzea edo amesetea guztiz suntsituta ikusten daben lau personen istorioa da; umeak jostailu apurtuaren aurrean legez, ez dabe oso garbi zer egin: jostailuaren zatiak konpontzen hasi, dagoan moduan itxi, beste bat erosi edo baztar baten gorde.
Ben (Dustin Hoffman) eta JoJo (Susan Sarandon) aita-amak agiri dira; biek pentsetan eben alaba bakarraren hurreko geroaren lekukoak izango zirala, baina alabea zoritxarreko ezbehar baten hil da, ezkondu baino astebete lehenago. Eurekaz batera, Joe Nast alabearen senargai gaztea (Jake Gyllenhaal) azaltzen ...
Mi vida sin mi
2003-06-15 00:00 Zinemea
Melodrama bat egiteko zeregina ez da bape erraza sentimentalismo merkean eta itxurakerian sartu barik. Isabel Coixet zuzendariak erronka horri oratu eta bikain jardun dauela esan beharra dago, bizitzearen eta heriotzearen zein errealidadearen eta amesen arteko muga lausoaren orekeari ondo be ondo eusteko gauza izan dalako. Kanadan eta ingelesez filmautako pelikula hau gizatasunez eta gozotasunez beteriko kontakizuna da, ama gazte baten hur-hurreko heriotzearen gaia ardatz hartzeagaitik be. Persona honek hiru hilebete baino ez ditu eta, hil baino lehenago, hainbat zeregin betetea ...
Anger management
2003-06-15 00:00 Zinemea
'Anger Management' komedia entretenegarria da, eta metrajearen zatirik handienean nora jo gura dauen ez dakigun arren, esan daiteke modu atseginean ikusteko moduko pelikulea dala. Egia da, era berean, filmeko gag batzuk nahiko eskasak eta azalekoak dirana, baina Nicholson histrionikoaren agerpen karismadunari esker, hutsune horreek guztiak neurri baten beteten dira. Edozelan be, sano bitxia da pelikulearen pasarterik onenak erraz aurreikusi baina guztiz eraginkorrak diran osogai klasikoetan agertzea.
Gorago esan dogun legez, Jack Nicholson antzezleen zerrendan azaltzeak film hau antzeko produkzinoetatik bereizteko ...
Gus Van Sant zuzendariak historia urratu dau Cannesen
2003-06-01 00:00 Zinemea
Sariak
- Urregorrizko Plamondoa: 'Elephant', Gus Van Sant-ena.
- Zuzendaria: Gus Van Sant, 'Elephant' filmagaitik.
- Epaimahaiaren Sari Ngausia: 'Uzak', Nuri Bilge Ceylan zuzendariarena.
- Epaimahaiaren Saria: 'A Cinq heures de l'après-midi', Samira Makhmalbaf-ena.
- Aktoresa: Marie-Josee Croze, Denys Arcand zuzendariaren 'Les Invasions Barbares' filmagaitik.
- Aktorea: Muzaffer Ozdemir eta Mehmet Emin Toprak, Nuri Bilge Ceylan-en 'Uzak' filmagaitik.
- Gidoia: Denys Arcand, D. Arcand-en 'Les Invasions Barbares' filmagaitik.
- Urregorrizko Palmondoa (Film laburra): 'Cracker Bag', Glendyn Ivin-ena.
- Epaimahaiaren Saria (Film laburra): 'L'homme sans tête', Juan Solanas-ena ...
Zine Munduko Euskaldunen I. Topaketak Tokion
2003-06-01 00:00 Zinemea
Topaketa honeetan erakusteko aukeratu diran zortzi film luzeak ondoko honeexek dira: 'La caja 507', Enrique Urbizurena; '800 balas', Alex de la Iglesiarena; 'Arrebato', Ivan Zuluetarena; 'Lucia y el sexo', Julio Medemena; 'Los novios bulgaros', Eloy de la Iglesiarena; 'Torremolinos 73', Pablo Bergerrena; 'Los lunes al sol', Fernando Leon de Aranoarena; eta, 'Marujas asesinas', Javier Rebollorena. Film laburrei jagokenez, ondokoak ikusi ahal izango dira: 'Mirindas asesinas', Alex de la Iglesiarena; 'Muerto de amor', Ramon Barearena; 'La primera vez', Borja Kobeagarena; 'Tercero ...
The Matrix Reloaded, ikuskizuna pantailaratzeko prest
2003-05-15 00:00 Zinemea
Matrix filma eta ganerako produktuak
Edozelan be, Reloaded eta Revolution ez dira izango produktu honen emoitza bakarrak; izan be, datorren urtearen hasikeran DVDan pantailaratuko jaku Matrix-en unibersoan girotutako kontakizun laburrek osotzen daben Animatrix animazino-film japoniarra. Ganera, daborduko Matrix-en ganeko bideo joko barri bat be aurkeztu dabe eta, jakin ahal izan dogunez, The Matrix Reloaded estreineteagaz batera jarriko da salgai. Dana dala, idazki txiki hau zuen jakingurea asetzeko adinakoa izan ez bada, The Matrix-en web orri ofizialetik osteratxu bat egin eta ...
Heist
2003-05-01 00:00 Zinemea
Euskal Herriko hegoalde honetan apirilaren bigarren astean 'Azken kolpea' izenburuaren pean estreinautako pelikula hau zine baltzaren erakusgarri ona da eta, beraz, ez da harritzekoa berari esker Hollywoodeko aspaldiko ukutu klasikoak igarteko aukerea izatea. Kontakizuna goi mailako lapurreta edo atraku perfektua egiteko trikimailuei esker ondo baino hobeto bideratuta badago be, gidoia derrigor aitatu beharreko elementua da. Izan be, film honetan aspaldion entzun doguzan alkarrizketarik onenetariko batzuk azaltzen dira, bai eta txapela kendu eta barrez lehertzeko moduko txiste sorta ederra be. Ganera ...
The quiet american
2003-05-01 00:00 Zinemea
Filma 50eko hamarkadako Saigon istilutsuan girotuta dago, herrialde honetan izandako gerrarik odoltsuena eragin eben iparramerikarrak agertzen hasi ziranean, hatan be. Pelikulea geldoa da, baina ez aspergarria; istorioak Vietnamgo egoera larri eta gatazkatsuaren barri emoten dauen kazetari londrestar baten bizimodua kontetan deusku. Bertan bizi da maitaleagaz batera, sano gazte polit eta erakargarri bategaz, baina ezin dira ezkondu, kazetaria Ingalaterran ezkonduta dagoalako dibortzioa emoteko amesik bape ez dauen andra katoliko bategaz. Testuinguru honetan, Phuong ederragaz zoro-zoro maiteminduko dan gazte estadubatuarra ailegau da ...
Frida
2003-04-15 00:00 Zinemea
Salma Hayek gaur egungo zinearen arpegirik politenetariko bat izanda be, sekula ez dau aparteko kritikarik jaso bere lan dramatikoa dala eta. Film honetan, ostera, interpretazino lan sendoa bete dau, Mexikoko Frida Kahlo margolariaren biografia idealizatu hau ondo baino hobeto interpretatuz.
Egia esan, ez dakit film honek noraino azaltzen dauen margolari honen benetako bizitzea. Beraz, pentsau behar da, zinearen ohiko usadioari jarraituz, dan-dana glaumourraren argi-koro batez jantzita egon dala, gaiztoak on bihurtuz eta motzak polit eta eder. Baina, zintzoa izanda, horrek ...
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...