In her shoes
Genero zinematografiko batzuen kontrako aurreretxiak albo batera ixten ahalegintzen nazan arren, autortu beharra daukat era honetako komediak ez dirala gehien atsegin dodazanak. Kasu honetan, ganera, filma klixe eta topikoez beteta dago, barre apur bat egiteko aukerea eskaintzen dauena egia izan arren.
Honako hau ahizta biren ganeko kontakizuna da. Maggie (Cameron Diaz) sano neska erakargarria da, bizimodu alaia eta azalekoa dauka eta ez jako bape gustetan etorkizunaren ganean berba egitea. Rose, ostera, motza da, behar baino kilo batzuk gehiago daukaz, lanean buru-belarri jarduten dau eta ez dauka lagunarteko bizimodurik. Biek alkarren premina daukie euren bizimoduak orekatu ahal izateko.
Beraz, klixeen inguruan gorago esandakoa atzera be aitatu behar: aizta polit-polita daukagu, bestea motza, senitarteko zahar eta jakintsua, andrazkoen zapata zaletasuna, bizimodu aldaketea, segurtasun faltea, bikotekidea topetako gurari patologikoa... Horreek guztiorreek azaltzen dira film horretan. Zorionez antzezleak ez dira gidoia baizen gazbakoak eta egiturea egokiro atonduta dago, nahiz eta aurreikusteko sano erreza izan. Laburbilduz, honako hau denporea pasetako film inozo horreetariko bat besterik ez da. Zuok erabagi.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Curtis Hanson.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 130 minutu.
- Antzezleak: Cameron Diaz (Maggie Feller), Toni Collette (Rose Feller), Shirley - MacLaine (Ella Hirsh), Mark Feuerstein (Simon Stein), Anson Mount (Todd), Richard Burgi (Jim Danvers), Candice Azzara (Sydelle Feller), Brooke Smith (Amy), Eric Balfour (Grant).
- Gidoia: Susannah Grant; Jennifer Weiner-en nobelan oinarrituta.
- Argazkia: Terry Stacey.
- Muntaia: Craig Kitson eta Lisa Zeno Churgin