Frida
2003-04-15 00:00 Zinemea
Salma Hayek gaur egungo zinearen arpegirik politenetariko bat izanda be, sekula ez dau aparteko kritikarik jaso bere lan dramatikoa dala eta. Film honetan, ostera, interpretazino lan sendoa bete dau, Mexikoko Frida Kahlo margolariaren biografia idealizatu hau ondo baino hobeto interpretatuz.
Egia esan, ez dakit film honek noraino azaltzen dauen margolari honen benetako bizitzea. Beraz, pentsau behar da, zinearen ohiko usadioari jarraituz, dan-dana glaumourraren argi-koro batez jantzita egon dala, gaiztoak on bihurtuz eta motzak polit eta eder. Baina, zintzoa izanda, horrek ...
Soldados de Salamina
2003-04-15 00:00 Zinemea
'Soldados de Salamina' pelikulea David Trueba espainiarrak aurrera atara dauen proiektu interesgarria da. Javier Cercas idazleak izenburu beraren pean idatzitako liburu arrakastatsuan oinarrituta dago eta, liburua irakurri dabenek aitatu daben legez, oso egokitzapen zehatza da, jatorrizko lanaren espiritua jasoten dauena, aldaketa batzuk agirikoak izan arren. Halan, pelikulan protagonistearen sexua aldatu eta andrazko bihurtzen jaku, Ariadna Gil-ek ederto interpretautako lanean. Esanak esan, filmak lan idatziaren maminari eusten deutso eta ukutu dokumentalak bardintsu erabilten dira batean zein bestean, errealidadea eta fikzinoa nahastauta ...
'Chicago' eta 'Piano-jolea' Oskar sarietako irabazle ukaezinak
2003-04-01 00:00 Zinemea
Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak mundu erdia harritu eban, 'Chicago' musikala eta batez be 'Piano-jolea' filmak saritzean, beti be Martin Scorsese-ren eta 'Gangs of New York' beraren filmaren kaltetan. Izan be, hamahiru proposamen izanda, Rob Marshall-en pelikulea faborito nagusia bazan be, Scorsese-ren epopeia bigarren lekuan egoan hamar proposamenagaz. Halan, 'Chicago'-k sei Oskar eskuratu zituan, baina Gangs of New York esku hutsik joan zan Kodak antzokitik.
Oskarren 75. ospakizunaren irabazlea, bada, 'Chicago' izan zan, baina arrakasta hori apur bat apaldu ...
Chicago
2003-04-01 00:00 Zinemea
Azkenengoz, musikearen garrantzia be azpimarratuko neuke; honetan bete-betean asmau dabela esan behar da. Guztiagaz be, ederto eginiko gauzen zerrendea txikia ez bada be, filmak huts egiten dau edozein istorioren osogai nagusietan: argumentuan, gidoian eta interesa sortzeko ahaleginetan, hatan be.
Joseba Terreros
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...