The constant gardener
Pelikula honetan hiru ardatz nagusi nahastetan dira: drama erromantikoa, intriga politikoa eta gizarte aldarrikapena. Edozelan be, 'he constant gardener'pelikulan, azpijoko politikoen eta salaketa sozialaren ganetik, gehien agertzen dana tratamentu dramatikoa da, maitasun istorioa, hatan be.
Gidoiak hil osteko maitasun istorio sendoa opesten deusku, ohikoa danez, bestaldera, denporearen podasuz eta gomutaz indartzen dana; horrek narrazinoa bultzatzen dau, kontakizunaren motor eta bihotz bihurtuta. Ganera, flashback-en erabilereak intrigea bizkortzen dau, zatika aurkezten deuskuzalako personaien jokabideak ulertzeko eta ikerlanaren barri eukiteko giltzarriak.
Baina, inork ez daiala engainau bere burua; itxura independentearen azpian, Meirelles-en film honek ezin eztabaidatu daitekean joera komertziala dauka. Egia da beharrezko mezu kritikoa sartzen dauena, baina hori ez da helburu nagusia. Honako hau ez da Ken Loach-en pelikula bat eta lehenengo munduak esplotaturiko Afrikaren paisaiak hori besterik ez dira, ikuspegi bat baino ez.
Baten batek Afrikan jazoten danaren barri euki gura badau, askoz be film interesgarriagoak dagoz, kasu baterako aldizkari honetako 127. zenbakian komentaturiko 'Darwin's nightmare' dokumental jakingarri eta gordina. Honako hau beste gauza bat da; danagaz be, filma interesagarria da.
Joseba Terreros
-Zuzendaria: Fernando Meirelles.
-Herrialdea: Erresuma Batua.
-Iraupena: 129 minutu.
-Antzezleak: Ralph Fiennes (Justin Quayle), Rachel Weisz (Tessa Quayle), Danny Huston (Sandy Woodrow), Bill Nighy (Sir Bernard Pellegrin), Pete Postlethwaite (Lorbeer), Bernard Otieno Oduor (Jomo), Donald Sumpter (Tim Donohue).
-Gidoia: Jeffrey Caine; John Le Carré-ren nobela batean oinarrituta.
-Argazkia: César Charlone.
-Muntaia: Claire Simpson.