Harry Potter and the goblet of fire
Aurreko filmetan legez, honako laugarren emonaldi hau eszena ikusgarri, zoragarri eta ederrez beteta dago; girotze lana be ikaragarri ona da, hau da, maila teknikoari eta efektu bereziei erreparatuta, ez dago kexatzerik inondik inora. Edozelan be, pasarte batzuetan eszena izugarrien kate baten barruan sartu eta mamina ahaztu jakula emoten dau. Alde horretatik, hutsunea nahiko agirikoa da, pelikuleari osotasuna emoten deutson argumentu sendoaren zuloa larregi igarten dalako.
Beharbada, filmeko istorio nagusiari buztarturiko hiru azpikontakizun sartzeko egindako ahaleginek traba egin deutsee berezko garapenari eta tensino dramatikoari; honen bitartez, ez dot esan gura honako hau pelikula txarra danik, baina akats hori dauka.
Bestalde, personaien edadeak gora egin dauen neurrian, istorioa garatzeko ñabardurak derrigorrean aldatu behar izan dira. Gauzak holan, gaztetxuen munduan ohikoak diran gorabeherak azalduko dira, berbarako alkarrenganako erakargarritasun eta maitasun kontuak. Baina umetasun kontuak alde batera itxiagaitik be, pelikula honek ikusgarritasunaren magiari eusten deutso. Horrexegaitik baino ez bada be, merezidu dau
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Mike Newell.
-Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 157 minutu.
- Antzezleak: Daniel Radcliffe (Harry Potter), Rupert Grint (Ron Weasley), Emma Watson (Hermione Granger), Tom Felton (Draco Malfoy), Stanislav Ianevski (Viktor Krum), Katie Leung (Cho Chang), Matthew Lewis (Neville Longbottom), Robert Pattinson (Cedric Diggory), Clémence Poésy (Fleur Delacour), Robbie Coltrane (Rubeus Hagrid), Ralph Fiennes (Lord Voldemort), Michael Gambon (Albus Dumbledore), Brendan Gleeson (Alastor Moody), Jason Isaacs (Lucius Malfoy), Gary Oldman (Sirius Black), Alan Rickman (Snape irakaslea), Dame Maggie Smith (McGonagall irakaslea), Timothy Spall (Peter Pettigrew), Miranda Richardson (Rita Skeeter).
- Gidoia: Steve Kloves; J.K. Rowling-en novelan oinarrituta.
- Argazkia: Roger Pratt.
- Muntaia: Mick Audsley