Zinea  IV. urtea // 139. zenbakia

'Olentzero eta subilaren lapurreta' abenduaren 2tik aurrera zinema-aretoetan ikusgai


Bizkaie!

Olentzero eta subilaren lapurreta Baleukok produzidutako filma barikuan, abenduak 2, jarriko dabe ikusgai zinema-areto komertzialetan. Unai Iturriagak idatzi dau istorioa eta Baleukok ordenagailu bidez hiru dimentsioko marrazki bizidunak egin ditu.

Gabonetako gutunak bildu ondoren, haurrak ondo portatzen diran ikusten ari da Olentzero etxeko tximinietan jarritako subil magikoaren bidez. Halan da be, eski-estazino bat egiteko basoa bota nahi dauen gizon batek gutunak eta subil magikoa lapurtuko ditu.

Lehenago be, 2002an, Olentzero protagonista bihurtu eban Durangoko produkzino-etxeak beste pelikula batean, Olentzero, Gabonetako ipuina izenekoan, hain zuzen. Film horrek lortu eban arrakastea ikusita, personaia beraren inguruko pelikula egin dau oraingoan.

Aurreko filma xumea izan arren, 30.000 ikusle bildu ebazan. Espainiako Estaduari begira, Anje, la leyenda del Pirineo izenburuagaz aurkeztutako pelikuleak be harrera ona izan eban.

Kursaalen eskaini zuten Olentzero eta subilaren lapurreta zemendiaren 3an, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak urtero haurrentzat antolatzen dauen egunean.

Azken buruan, gaztelerazko bersinoa be izango dau Baleukoren filmak, 'Olentzero y el tronco magico' izenburuagaz.