Zinea  IV. urtea // 135. zenbakia

Emakumeek egindako filmak Bilbon


Bizkaie!

Emakumeek egindako bost film estreinauko dabez Bilboko X. Zinema Erakustaldian zemendiaren 7tik 12ra Bizkaiko uriburuko Capitol zinema-aretoetan. Emonaldiak iluntzeko 20:00etan hasiko dira.

Erakustaldiaren helburu nagusia gizonezkoek eta emakumezkoek eginiko filmek bardintasuna izatea da. Era berean, emakumeek sortzen dabezan filmak emakumeek bakarrik ikusteko ez dirala nabarmendu gura izan dabe antolatzaileek.

'Struggle' Ruth Mader austriarrak egindako filma, 'La nuit de la verite' Fanta Regina Nacroren pelikulea, 'Jenseits der Stille' Caroline Link zuzendariarena, '¿Bin ich schön?' Doris Dorriena eta 'Waiting for the clouds' Yesim Ustaoglu turkiarrarena dira egunotan Bilbon ikusgai egongo diran filmak. Pelikula guztiak jatorrizko bersinoan emongo dabez, gaztelaniazko azpitituluakaz.