Zinea  IV. urtea // 134. zenbakia

Sidney Pollackek Guggenheim museoaren eta Frank Gheryren ganeko dokumentala aurkeztu dau Bilbon


Joseba Terreros

Zine zuzendari ezagun honek egiten dauen lehenengo dokumentala dozue honako hau. Pollack zurtz eginda geratu zan museoa lehen biderrez ikusi eban egunean eta egilearen ganeko lana egitea pentsau eban. Bestalde, baieztu dauenez, 'argumentu politiko konplexuko filma gustora egingo neuke', Euskal Herrian ondo be ondo egon dalako.

Sidney Pollack zine zuzendaria Bilbon izan zan urriaren 25ean, egin dauen lehen dokumentala aurkezten; izan be, Frank Ghery arkitektoaren ganeko lana zuzendu dau. Zinemagileak, ganera, adierazo eban inoiz baino gehiago ikasi dauela dokumentala eginda.

Umoretsu agertu zan Guggenheimen museoan zine zuzendaria. Bilbora etorri zan lehen aldian eraikinagaz ahoa zabalik geratu zala esan eban Pollackek; hori dala eta, eraikinaren egilea, Fank Ghery bera euki dau buruan azken bost urteotan.

Gheryren alkarrizketak DVD formatuan jaso dauz Pollackek, intimidadea gura ebalako, beste inor barik aurrez aurre eta argi gitxigaz berba egin gura ebalako. Arkitektoaren ganean ikertu eta aztertu dan guztiaz baliatu da Pollack 'Frank Gheryren esketxak' izeneko dokumentala sortzeko.

Pollackek esan dau 'esperientzia aberasgarria' izan dala eta 'inoiz baino gehiago ikasi' dauela dokumentala egiteko sasoian. 'Tootsi' eta 'Afrikako oroitzapenak' pelikulen egileak egindako dokumentala urriaren 25ean ikusgai izan zan Guggenheim museoan.