Zinebi 2005
Bizkaie!
Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldiak (Zinebi) 2.600 film erakutsiko ditu aurtengo edizinoan. Aste honetan, astelehenean hasi eta zapatura arte, 91 herrialdetatik aurkeztutako 90.000 filmen artean hautatutako 2.573 ikusteko aukerea izango da. Horreetatik, 90ek hartuko dabe parte sekzino ofizialean.
Jaialdiko zuzendari Ernesto del Rioren esanetan, ‘aurtengo edizinoan Frantziatik jaso doguz gehien bat filmak; gero, Espainiatik, Alemaniatik eta Ameriketako Estadu Batuetatik. Euskal Herritik 40 film jaso doguz’. Filmok hiru kategoriatan sailkatuta dagoz: animazinoa, dokumentala eta fikzinoa.
Danetara, 36.000 euroko sariak izango dira eta baliteke jaialdia irabazten dauen filma Hollywoodeko Akademiara bialtzea Oscarretan parte hartzeko.
Aurten, Zinebik Elias Querejeta zuzendari eta ekoizlea omenduko dau. Berari emongo deutse Ohorezko Mikeldi saria.