A good woman
2005-07-08 00:00 Zinemea
Hainbat dramaturgoren lanak guztiz unibersalak dira eta, antza danez, edozein sasoitara egokitu daitekez ezelako sinisgarritasunik galdu barik. Baina, eretxiak eretxi, argi dago sasoiak aldatu eta jokalekuak eta testuinguruak guztiz desbardinak izaten dirana. Eta ez da gauza bera gizarte viktoriarraren fariseismo eta hipokresia agirian iminteko egindako lan zoragarria eta gaur egungo gizartea.
Ahor dago pelikula honetako akatsik larriena. ‘A good woman’ pelikulea idazle handi eta ezagun baten lan ospetsu batean oinarrituagaitik be, film honetako gidoian Oscar Wilde-k idatzitako esaldiak berbarik berba ...
No sos vos, soy yo
2005-07-01 00:00 Zinemea
Andreak Javier laga eta Miamira alde egin dau bere aitaren lagun bategaz. Gauzak holan dirala, filmeko protagonistea, Javier, etxe, behar eta andra barik geratu da Buenos Airesen, porrot eginda. Etxetik kanpo egonaldi luzeak egin ohi dabezan gurasoakaz bizi beharko dau ostera be eta lantzean-lantzean psikoanalistearenera joango da tristezia arindu eta bizipoza topau guran.
Juan Taraturo zuzendariak komedia dibertigarria egitea lortu dau. Bilbea ez da lar ikusgarria eta unekada batzuetan ez dago ondo josita, baina pelikula honetan azaltzen jakuzan egoerek benetan ...
Zinea eta Emakumearen XIX. Erakustaldia hasiko da gaur Iruñean
2005-07-01 00:00 Zinemea
Joseba Terreros
Tapas
2005-06-24 00:00 ZinemeaIzenburuak bestelakorik iradokitzen dauen arren, “Tapas” film on, atsegin eta interesgarria da. Egileak luzemetraien kontuetan hasibarriak izan arren, oso ezagunak dira telebistan egiten daben beharra dala eta. Juan Cruz-ek telebistako gidoilari modura eta laburmetraia batzuen egile modura bete dauen zeregina ez da beharbada oihartzun handikoa izan, baina ez dago gauza bera esaterik José Corbacho kirrinkari eta xelebrearen ganean. Horregaitik, ospe hori aprobetxauta, film honi pantaila txikerrean emondako laguntzinoak eta egindako propagandeak susmopean ipinten eban lanaren kalidadea; izan be, azken aldion ...
“Hable con ella” hamarkadako pelikularik onena da, Time aldizkariaren ustez
2005-06-24 00:00 Zinemea
Joseba Terreros
Maradonaren ganeko pelikulea hilearen amaieran filmauko dabe
2005-06-24 00:00 Zinemea
Joseba Terreros
Star Wars. Episode III: Revenge of the Sith
2005-06-17 00:00 Zinemea
Pantaila handian oso gitxitan ezagutu daiteke mito baten jatorria eta sorrerea. Une gogoangarri hori begien aurrean eukitea esperientzia interesgarria da. Eta horixe jazoten da pelikula honen kasuan.
Dark Vader zine munduko personaiarik maltzurrenetariko bat da, guztiok ezagutzen dogun ikono eta ikur bat, baina sinbolo guztien atzean persona bat dago. George Lucas-ek haxe kontetan jardun dau aurreko film bietan. Beste zer edo zer baino gehiago 'merchandising'-a saltzeko bitarteko bat zala emon arren, pelikula horreen emoitzea nahiko ona izan zan ikus-entzule ...
Star Wars-en azken filmak 50 miloe dolar batu ebazan lehenengo egunean
2005-06-17 00:00 Zinemea
Joseba Terreros
Aurreko astean ‘El Sol’ publizidade jaialdia izan zan Kursaalen
2005-06-17 00:00 Zinemea
Joseba Terreros
Star Wars III. Revenge of the Sith ikusgai daborduko
2005-06-10 00:00 Zinemea
Arrakasta handia Cannesen
Star Wars-ek jarraitzaile asko daukaz munduan zehar, eta askok, ganera, izugarri miresten dabe Lucasen obra nagusia. Horregaitik, Los Angeles urian jarraitzaile askok hilebete emon dabe begira Hollywoodeko Txinatar Antzokiaren aurrean, filma ikusten lehenak izateko. Dana dala, Hollywooden gauzak beti era handikian egiten dabez, eta Txinatar Antzokian begira egondako ikus-entzuleak ez dira filma ikusi daben lehenak, pelikulea maiatzaren 12an Hiesaren aurkako ongintza ekitaldi batean estreinau zan eta.
George Lucasek 1978an Star Wars-eko 9 pelikula egingo ebazala esan eban ...
Les soeurs fâchées
2005-06-10 00:00 Zinemea
Frantziako aktoresa helduak itzel gustetan jataz. Sekula ez dira zahartzen, urterik urtera erakargarriago dagoz eta denporearen podesuz gero eta antzezpen lan hobeak egiten dabez. Zinearen benetako andreak dira eta pantaila menperatzen dabe euren adikune, keinu eta berbei esker. Glamour bako edertasunez betetako Hollywood-eko star system femeninoa ordezkatu eta eskubide osoz oratu deutsie Bette Davis-ek, Garbok, Katharine Hepburn-ek eta ganerakoek itxitako lekukoari.
'Les soeurs fâchées' film atsegina da. Antzezle nagusi biren arteko norgehiagoka ahaztezina eskaintzen dau; edozelan be, Catherine Frot probintziano ...
Ladies in lavender
2005-06-03 00:00 Zinemea
Pelikula honetako protagonistak Judi Dench ia perfektua eta Europako zinearen irudi barria, Daniel Brühl aleman gaztea, dira. “Ladies in lavender” filmak istorio samurra eta xaloa kontetan deusku, ikus-entzuleak Cornualles-en 1936an kokatuz, bigarren mundu gerrearen haizetea Europa osoa gogor astintzen hasi zanean, hatan be.
Kanpotarrei guztiz itxitako komunidade txiki batean New Yorkera ailegau guran dabilen biolin-jole gazte bat sartuko da, behin bidaiatzen ebilen itsasontzitik jausi eta herri txiki horretako hondartzan agertu eta gero.
Gauzak holan dirala, herriko biztanle guztien bizimodua zelan ...
Kingdom of heaven
2005-06-03 00:00 Zinemea
Seguru nago gurutzadak ez jakezana hain luze egin ez mairuei, ezta kristinauei be. Halan izan balitz, gaur egun Jerusalengo konfesino nagusia budismoa izango litzateke. “Kingdom of heaven” filma ez da abenturetako kontakizun bat, ezpada gerren aurkako alegatu asmo onekoa baizen sinple eta inozoa; ganera, Ridley Scott-en filmik gehienetan jazoten dan lez, attrezzoak mamina itoten dau gura izan barik be.
Behin gurutzaden ganeko birsorkuntza luxuzko baina zehaztasun bako honetan apur baten aztarrika egin eta gero, ordu bi eta erdiko iraupen osoan ...
Alfred Hitchcock Donostiako Nazinoarteko Zinemaldiko protagonista
2005-06-03 00:00 Zinemea
Atzera begirakoak eta andrazkoen gizarte bilakaerea
Lehenengo atzera begirakoak Robert Wise zinemagile estatubatuarra jasoko dau. Zinema estatubatuarreko zinemagilerik moldagarrienetarikoa dala dinoe; izan be, "The Sound of Music" edo "West Side Story"-ren moduko musikalek ospetsu bihurtu eben arren, gerrako zinea edo western genero pelikulak be landu dauz. Goenagak esan eban Zinemaldiak zer edo zer zor eutsola zuzendariari, 1996ko edizinoan epaimahaikidea be izan zalako.
Bigarren atzera begirakoa azken urteetako zinemagilerik polemikoenetakoa dan Abel Ferrarari opetsiko jako. Kultuzko zinemagile honen jarraitzaileek bere ...
Hormigas en la boca
2005-05-27 00:00 Zinemea
Zine baltzeko thriller honek Castroren iraultza aurreko Habanan kokatzen gaitu Eduard Fernández eta Ariadna Gilen eskutik. Errepublikano batek hainbat urte igaro dauz kartzela frankista batean eta Kubara ailegau da lapurreta bateko kide bat eta, aldi berean, maitalea topau guran.
Mariano Barroso zuzendariak Batistaren diktadurearen menpeko azken urtea irudikatu dau distira eta glamour handiagaz, anaia Migelen nobela batean oinarrituz. Melodrama ikutua daukan thriller interesgarri honek iraganaren eta nortasunaren bila dabilen protagonistearen ibilbidearen barri emongo deusku. Hori dala eta, ikusleak mundu klasiko ...
Die fetten jahre sind vorbei
2005-05-27 00:00 Zinemea
Mundua irauli eta aldatzeko ideiari ikuspuntu askotatik oratu dakikeo. Film honetako gazteek estrategia original baizen antzu bat aukeratu dabe: hutsik dagozan handi-mandi eta aberatsen lujozko etxeetan sartu eta altzari guztiak hankaz gora imintea. Erasoari sendotasuna emon guran edo, biktimei honako mezua ixten deutsee: “aberastasun egunak amaitu jatzuez”, dirua galtzeko bildurrak lasaitasun osoa kenduko deutselakoan.
Gero eta gehiago eukiteko esklabo bihurtzen gaituen mundu honen aurkako protestea da film honen oinarrian dagoan aldarrikapen mezua. Pelikulako gazteek maitasun triangelu batek sortu eragindako jelosiari ...
Frágil
2005-05-20 00:00 Zinemea
‘Frágil’ filma gaur egungo sasoietara egokituriko fabula erromatiko klasikotzat hartu leiteke. Istorio mueta honeetan jazo ohi dan legez, maitasuna modu poetikoan baizen tolesbakoan idealizauta dago, baina, era berean, errealidadeagaz tupust egiten dauen kontrapuntu modura, kanpoko edertasuna uste zintzo guztien ganetik ezartzen da.
Kanpoalde eta barrualdearen arteko burruka horretan, sentimentuen eta gure gizartean nagusi diran edertasun kanonen arteko norgehiagokan, Bajo Ulloak atsegintasunez irudikatu eta Muriel izeneko sevillatar ezezagun batek ondo be ondo antzeztaturiko protagonista ameslaria daukagu. Haregaz batera, apaltasuna eta lasaitasuna ...
After the sunset
2005-05-20 00:00 Zinemea
‘After the sunset’ filman gidoilariek oso garbi daukie: badakie zelan hasi eta amaitu gura daben filma, baina bien bitartean bururatu be ez jake egiten zer egin behar dan ikus-entzuleak zine aretoko jesarlekuan gustora egon daitezan. Ahalegin batzuk, behinik behin, egin dabez, pelikula honen koktel ontzian danetarik sartu dabelako: akzino apur bat, suspense apur bat, erosotasun pitin bat eta erromantze ikutu txiki bat. Edozelan be, osogai horreetariko bakar batek be ez dauka behar besteko kalidaderik eta ez dago inondik inora koktel ...
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana...
»» 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe ...