Zabalik dago Kimuak 2015 egitasmoan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-03-02 10:19   Zinemea

Euskal film laburren sustapena eta banaketea helburu dituan Kimuak egitasmoaren 2015ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 2an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean egongo da zabalik.

Kimuak egitasmoaren 2015ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 2an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean egongo da zabalik.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu. Horretarako, zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bialduko dan katalogo bat argitaratuko da.

Aukeraketan parte hartu nahi daben zuzendari edo produktoreek 30 minututik beherako iraupena daben lanak bialdu beharko ditue. Parte-hartzaile bakotxak nahi beste film labur aurkeztu ahal izango ditu, betibe 2014ko bagilaren 1etik aurrera osotutakoak badira.

Bestalde, beharrezkoa izango da zuzendariak edota produktore nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egoitza izatea. Hautagaitzea zuzendariak aurkezten badau, gitxienik deialdia argitara emon baino urtebete lehenagotik EAEn erroldatuta dagoala egiaztatu beharko dau, edo bertan bost urtez jarraian edo hamar urtez tarteka bizi izan dala. Film laburra produktore edo produkzino-etxe batek aurkezten badau, barriz, EAEn izan beharko dau egoitzea, eta lana bi enpresa edo gehiagoren arteko koprodukzinoa bada, EAEko produktoreak gehiengoa dauen bazkidea izan beharko dau.

Ez dira onartuko komertzialki estreinautako edota telebistaz, internetez edo beste edozein plataforma publikoren bitartez zabaldu diran film laburrak. Era berean, lanok gehienez 25 zinemalditara aurkeztu izatea onartuko da.

Deialdiaren oinarriak eta izena emoteko formularioa kimuak.com webgunean dagoz eskuragarri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu