Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldia apirilaren 17tik 24ra bitartean izango da

Bizkaie! 2015-04-16 18:48   Zinemea

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian, 26 film luzek, 16 film laburrek, antzezlan batek, lau erakusketak eta hainbat jarduera paralelok osotzen dabe aurtengo programazinoa. Zhang Yimou zuzendariaren Coming Home (2014) film txinatarrak inaugurauko dau apirilaren 17an, barikuan, Victoria Eugenia antzokian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako Zinemaldia.  

Donostiako Giza Eskubideen XIII. Zinemaldian, 26 film luzek, 16 film laburrek, antzezlan batek, lau erakusketak eta hainbat jarduera paralelok osotzen dabe aurtengo programazinoa. Zhang Yimou zuzendariaren Coming Home (2014) film txinatarrak inaugurauko dau apirilaren 17an, barikuan, Victoria Eugenia antzokian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatutako XIII. Zinemaldia. Tomas Liltiren Hippocrate (2014) film frantsesak zarratuko dau zinemaldia.

Danetara, 23 herrialdetako 42 film (26 luze eta 16 labur) proiektauko ditue. Horrezaz gan, Ez dira aspaldiko kontuak herri antzezlana antzeztuko da eta lau erakusketa antolatu dira (horreetako hiru abian dira dagoeneko). Beti lez, hainbat jarduera paralelok osotzen dabe programazinoa: filmeetako zuzendariakaz, protagonistakaz eta landuko diran gizarte arloko gaietan adituak diran personakaz barriketaldiak, ikastetxeentzako goizeko zinema saioak, zarratzearen ondorengo egunean Aieten egiten dan Musika Parkean & Picnic saioa…

Azpimarratzekoa da zinemaldiak gero eta agertoki gehiago dituala eta auzoetara be zabaldu dala kultur etxeetan antolatutako dobaneko proiekzinoakaz. Helburua argia da: gizateriaren erronka eta bakotasun handien ganeko ikuspegi kritiko, solidario, aldarrikatzaile eta plurala eskaini eta eragitea, batez be mundua krisian dagoan uneotan.

Herritarren artean gogoetea, sentiberatasuna eta eztabaidea sustatzea dau helburu Zinemaldiak, giza eskubideen urraketak salatzea ardatz izanik. Horretarako, zinema eta kulturearen beste hainbat adierazpide erabilten ditu.

Azken buruan, Lourdes Portillok jasoko dau aurten jaialdiaren saria. 2007tik, Giza Eskubideen alde zinemearen alorrean egindako lanagaitik nabarmendu izan dan persona bati emoten deutso sari hau Zinemaldiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu