Donostiako Kultur Uriburua Zinemaldiagaz be alkarlanean izango da

Bizkaie! 2015-08-24 10:38   Zinemea

Kultur Uriburua Donostiako 63. Zinemaldiagaz alkarlanean izango da, azken 15 urteeako zinema japoniar independenteari eskainitako zikloa babestuko dauelako Donostia 2016k. Elkarrizketak lan arloaren barruan kokatzen da lankidetza hau, Uriburutzako ordezkariek adierazo dabenez.

Kultur Uriburua Donostiako 63. Zinemaldiagaz alkarlanean izango da, azken 15 urteeako zinema japoniar independenteari eskainitako zikloa babestuko dauelako Donostia 2016k. Elkarrizketak lan arloaren barruan kokatzen da lankidetza hau, Uriburutzako ordezkariek adierazo dabenez.

Estudio handiek sortutako filmen ugalketeaz gan, Japoniako zinema independentearen fenomenoa sormen zinematografikoko iturri garrantzitsu izan da, eta industriatik kanpo produzidutako lanak emon ditu. Zuzendari gazteen lehen lanak ez eze, hainbat zinemagile ospetsuren filmak topau daitekez, adierazpen askatasun handiagoa dabelako zinema komertzialaren esparrutik kanpo.

Kontuak kontu, ziklo honetan, aukerea izango da herrialde horretako zinematografiaren bizitasuna eta energia ezagutzeko, bertako zinemagile aitagarrienetako batzuen lanen bitartez.

Japoniako zinema independenteari eskainitako atzera begirako hau Donostia 2016ren Elkarrizketak ataleko programazinoaren parte da. Programa horrek harremanetan jarten ditu Europako Kultur Uriburutzea eta lurraldeko kultur agenda ofiziala, helburu izanik alkarlanean oinarritutako proiektu espezifikoak sortzea. Gainera, honakoek be parte hartu dabe: CulturArts-IVAC (Valentzia), San Telmo Museoa eta Euskadiko Filmategia.

Shozo Ichiyamak koordinautako argitalpen bategaz osotuko da atzera begirakoa. Ichiyama produktore japoniar bat da, eta Tokio Filmex nazinoarteko zinema-jaialdiaren programazino-zuzendaria.

Ikusi hemen atzera begirakoa osotzen daben filmen zerrendea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu