Zinea  IV. urtea // 135. zenbakia

An unfinished life


'An unfinished life' filma erruaren ganeko lana da; erru horrek protagonisten orainaldia zapuztu dau, eta etorkizunean bakarmenaren bila abiatzea besterik ez da geratzen. Hasikeratik igarten da lar eskatzen ez daben ikus-entzuleen atsegina lortzeko ikutu melodramatiko eta minberea.

Ez dago ezusterako tarterik, ez dago sakontasunik, dan-dana abiatzen da zineak sarri askotan ebagitako biderik ezagunenetik. Gidoiak egitura klasikoa dauka, erraz be erraz aurreikusi daiteken amaierea eta personaien bilakaera topikoa; hori bai, ezer frogatu behar ez deuskuen antzele bikainek ederto eusten deutsie istorio honeri.

Bestalde, ezin da dudatan ipini lortutako maila tekniko ona: argazki ona, musika egokia, estetistea eta giro bikainak, paisaia ederrak... Kontakizuna atontzeko beharra oso landuta dago. Alde horretatik, beraz, lan honi ezin dakikeo bainarik topau

Emoitzea, bada, topikoz jositako film entretenigarria, positiboa eta lar atsegina da, gaur egungo western baten itxurakoa eta aldez aurretik zineman askotan agertzen dan erredentzino baten inguruan egituratzen dana. Ondo eginda dago, baina gehiegitan ikusi dogu.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Lasse Hallström.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 107 minutu.
- Antzezleak: Robert Redford (Einar Gilkyson), Jennifer Lopez (Jean Gilkyson), Morgan Freeman (Mitch Bradley), Josh Lucas (Crane Curtis), Damian Lewis (Gary), Camryn Manheim (Nina), Becca Gardner (Griff Gilkyson).
- Gidoia: Mark Spragg eta Virginia Korus Spragg.
- Argazkia: Oliver Stapleton.
- Muntaia: Andrew Mondshein.