Serenity
Inperio baten nagusitasunean eta horren kontra dagozan matxinoen burrukan oinarrituriko zientzia fikzinoko pelikula bat aurkeztukeran, guztiok pentsau daikegu Star Wars-en kopia merkea opetsiko deuskuela, baina, egia esan, 'Serenity' sano film original eta barritzailea da. Beraz, paralelismoak paralelismo, ez da izarretako gerra ospetsuenaren kopia edo azpiproduktutzat hartu behar.
Lucas-en istorioan jazoten danaz bestaldera, pelikula honetan on eta txarraren arteko mugea ez dago hain zehaztuta. Serenity-n azaltzen jakun konfederazinoa gizateria sistema politiko bakarrean batzeko amesa daukan egiturea da, beti be giza arrazoiak tarteko; bestalde, matxinoek be ez daukie sistemearen kontra zuzenean joteko aparteko asmorik.
Serenity-ren azaleko oinarri politikoak aurkeztuta, egoera ikusgarriez eta piztia izugarriez jositako film bizia agertzen jaku, ondo be ondo garaturiko talde protagonista batez atondua.
Ez da beharrezkoa erritmorik bape galtzen ez dauen pelikula honen argumentuaren ganeko zehaztasun gehigorik emotea. Ez da beharrezkoa Serenity-ren sekretuen barri izatea, sendaro egindako pelikula hau ikus-entzuleak emozino eta zirrarearen altzoan eroateko gauza izango dana jakiteko. Izan be, asmo handi bako film honek ondo beteten dau hasikerako helburua: ikusleak entretenidutea.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Joss Whedon.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 119 minutu.
- Antzezleak: Nathan Fillion (Mal Reynolds), Gina Torres (Zoe Alleyne), Adam Baldwin (Jayne Cobb), Alan Tudyk (Hoban Washburn "Wash"), Jewel Staite (Kaylee), Morena Baccarin (Inara), Summer Glau (River Tam), Sean Maher (Simon Tam), Ron Glass (Shepherd Book), David Krumholtz (Uniberso jauna), Chiwetel Ejiofor (Agentea).
- Gidoia: Joss Whedon; "Firefly" telesaioan oinarrituta.
- Argazkia: Jack Green.
- Muntaia: Lisa Lassek.