Paul Thomas Andersonek jasoko dau Zinemaldiko Fibresci sari nagusia

Bizkaie! 2008-09-02 13:05   Zinemea

Paul Thomas Anderson zuzendariak Fipresci sari nagusia jasoko dau Donostia Zinemaldian, nazinoarteko kritikak There Will Be Blood (2007) urteko filmik onena dala ebatzi dau eta.

Boogie Nights eta Magnolia filmeetako zuzendariak urteko filmik onenaren saria eskuratuko dau hasiera ekitaldian, irailaren 18an, There Will Be Blood lanari esker.

Paul Thomas Anderson zuzendariak Fipresci sari nagusia jasoko dau Donostia Zinemaldian, nazinoarteko kritikak 'There Will Be Blood' (2007) urteko filmik onena dala ebatzi dau eta.

Boogie Nights (1997), Magnolia (1999) eta Punch-Drunk Love (2002) filmeen zuzendariak Zinemaldiaren hasierako ekitaldian jasoko dau saria, irailaren 18an, Kursaaleko Auditoriumean.

Oscar sarietara bost aldiz izentaua izan dan Paul Thomas Andersonek 2000. urtean be Fipresci sari nagusia jaso eban Magnolia filmari esker. Azken urteetan, besteak beste, Unri Bilge Ceylan, Jean-Luc Godard, Kim Ki-Duk, Pedro Almodovar eta Cristian Mungiu zuzendariek jaso dabe saria, Uzak (2002), Notre musique (2004), Hierro 3 (2004), Volver (2006) eta 4 meses, 3 semanas, 2 días (2007) lanei esker, hurranez hurran.

There Will Be Blood filmak zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza irabazi dau aurten Berlineko zinemaldian, baita bi Oscar be (Daniel Day Lewis aktore protagonistarentzat eta Robert Elswitentzat, argazki onenagaitik) zortzi izendapenen artean, film onena, zuzendari onena eta gidoi egokitu onenarenak barne. Film horren proiekzino berezia egingo da Victoria Eugenia antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu