Irailaren 20tik 29ra 15 herrialdeetako 19 film lehiatuko dira Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2007-08-27 02:00   Zinemea

David Cronenberg, John Sayles, Wayne Wang, Nick Broomfield edo Manuel Poirier zuzendari ezagunek euren lanak erakutsiko ditue Donostiako Zinemaldian.

David Cronenberg, John Sayles, Wayne Wang, Nick Broomfield edo Manuel Poirier zuzendari ezagunek euren lanak erakutsiko ditue Donostiako Zinemaldian; Urrezko maskorra lortzeko lehian izango dira, ekitaldiko antolatzaileek jakinarazo dabenez. Irailaren 20tik 29ra bitartean egingo da Zinemaldiaren 55. edizinoa.

Iciar Bollain eta Gracia Querejeta zuzendari espainiarrak Zinemaldiaren 55. edizinoko Sail Ofizialean lehiatuko dira. Mataharis eta Siete mesas de billar frances lanak ekarriko ditue, hurranez hurran. Bi zinemagileek aurreko edizinoetan be parte hartu izan dabe.

Lehiaketatik kanpo, hainbat film ikusteko aukerea izango da: Paul Austerren (epaimahaiko burua izango da Sail Ofizialean) The Inner Life of Martin Frost; Alastair Fothergill eta Mark Linfield zuzendarien Earth, eta jaialdia zarratuko dauen Michael Radforden Flawless.

Zabaltegi-Bitxiak sailaren barruan hiru emonaldi berezi eskainiko ditue aurten. Richard Lesterrek 60ko hamarkadan Beatles taldeagaz egin eban film bat Help!, igaz New Yorken Julian Schnabel zuzendariak grabau eban Lou Reed taldearen kontzertua eta Carlos Saurak fadoari buruz egin eban pelikula bat.

Aurtengo denporaldian munduko zinema-jaialdi nagusietan saritutako edo aukeratutako filmek parte hartzen dabe sail honetan. Sundance, Berlin, Cannes eta Locarnoko zinemaldietan epaimahaiek saritutako edo nazinoarteko kritikak goraipatutako filmak dira.

Kontuak kontu, David Cronenbergen Eastern Promises filmak zabalduko dau sail ofiziala.

Beste alde batetik, 1950eko Alabaman girotutako Honeydripper filmagaz itzuliko da John Sayles eta Wayne Wang (Smoke filmeko zuzendaria) zuzendaria, barriz, A thousand years of good prayers filmagaz etorriko da.

Nazinoarteko gatazkak ekarriko ditue zuzendari batzuek Donostiara: Nick Broomfielden Battle for Haditha britainiarrak Irakeko auzia jorratzen dau eta Pang Ho-Cheungen Ceot Oi Kap Gei zintan mundu guztiko gizonak hilteko emakumeek antolatutako konspirazinoa da ardatza.

Danetara, 15 herrialdeetako 19 film lehiatuko dira Sail Ofizialean, eta tartean lehia handia espero da, Cronenberg, Wang, Weingartner edo Poirier zinemagile handien azken lanak Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko baitira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu