Zinegoak Bilboko gaylesbotrans jaialdia hainbat barrikuntzagaz dator

Bizkaie! 2015-01-02 14:44   Zinemea

2015eko urtarrilaren 26tik zezeilaren 2ra egingo da 12. Zinegoak Bilboko gaylesbotrans jaialdia. Hegoak alkarte antolatzaileak jakinarazo dauenez, barritasun ugari izango dira edizino honetan. Aurtengo kartela Gorka Olmo euskal artisteak egin dau. Euskerearen presentzia handiagoa izango da, izan be, euskeraz azpititulautako hiru ziklo izango dira ikusgai.

Ohiko Ohorezko Sariaz gan, BitArt New Mediaren kudeatzaile Fernando Diez produktore bilbotarrak jasoko dau Ohorezko Sari Berezia. Aurten estreinatu diren hiru LGBT pelikulatan parte hartu dau: A escondidas, Mikel Ruedarena; Los tontos y los estúpidos, Roberto Castonena, eta Vestido de Novia, Marilyn Solayarena. Urte bakarrean LGBT gaiaren inguruko hiru film estreinetan dituan lehenengo produktore europarra da Fernando Díez, Zinegoakeko arduradunek arabera. Zezeilaren 1ean, Bilboko BBK Salan jasoko dau saria, jaialdiaren itxiera galan.

Programazioari jagokonez, ondokoak aurreratu ditue antolatzaileek: Israel Cárdenas eta Laura Amelia Guzmánen Dolares de arena, Mario Fanfaniren Les nuits d’été eta  Askold Kurov eta Pavel Lopareven Children 404.
 
Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu