Euskal zinemagileen 11 film labur lehiatuko dira gaur Euskal Fant Laburrean Sailaren barruan

Bizkaie! 2016-05-06 10:46   Zinemea

XXII. Fant jaialdiaren inaugurazinoko jardunaldiak, barrikuntzatzat, etenik bako ia bost orduko gaueko zinema maratoia, Midnight Horror Maratoia be jasoko dau. Campos Antzokiak, goizaldeko 02:00etatik aurera, igazko lau lan azpimarragarriren proiekzinoa jasoko dauen saio golfoa jasoko dau: Nina Forever (2015, UK), Howl (2015, UK), Deathgasm (2015, Australia), eta Night Fare (2015, FR) film frantsesa.

Azken edizinoetan legez, film laburrak presentzia azpimarragarria izango dau gaur, maiatzaren 6an, hasi eta hilaren 13an amaituko dan Fant 22, Bilboko Bildurrezko eta Fantasiazko Zinemaldian. Fikzinozko eta animazinozko 25 lan eskainiko dira, antolatzaileek jaso dituen 800 lan baino gehiagoren artean aukeratutakoak. Film labur horreen artean, euskal zinemagileek egindako 11 dagoz, eta gaur, barikua, maiatzaren 6an, eskainiko dira, gaueko 23:00etatik aurerra, Campos Antzokian, Euskal Fant Laburrean sailaren barruan.

Lehiaketara aurkeztutako euskal film laburren emonaldiak ordu bi baino apur bat gehiago iraungo dau, eta inaugurazinoko filma amaitzean hasiko da. Oraingo honetan, Gonzalo López Gallego zinemagile madrildarraren The Hollow Point (2016) lanaren Europako premierea izango da. Horrezaz gan, inaugurazinoko jardunaldiak, barrikuntzatzat, etenik bako ia bost orduko gaueko zinema maratoia, Midnight Horror Maratoia be jasoko dau. Campos Antzokiak, goizaldeko 02:00etatik aurera, igazko lau lan azpimarragarriren proiekzinoa jasoko dauen saio golfoa jasoko dau: Nina Forever (2015, UK), Howl (2015, UK), Deathgasm (2015, Australia), eta Night Fare (2015, FR) film frantsesa.

Euskal Fant Laburrean, jatorrizko bersinoan, euskarazko edo/eta gaztelaniazko azpi-tituluakaz eskainiko dituen 11 lanak ondokoak dira:

- De-mente, Lorenzo Ayuso
- Artificial, David Sañudo
- La habitación, Diego Kataryniuk
- Duellum, Tucker Dávila Wood
- I Said I Never Talk about Politics, Aitor Oñederra
- Lost Village, George Todria
- False Flag, Asier Urbieta.
- The Devil on your Back, Haritz Zubillaga. 
- Fishura, Yago Mateo
- Naara, Paul Urkijo
- Cenizo, Jon Mikel Caballero

Ganerako film laburrak, Erresuma Batutik, Frantziatik eta Estaduko ganerako lekuetako lanak, AEBetatik etorritako hiru film labur eta Brasildik eta Australiatik bialdutako lan bana dira. Nazinoarteko film laburrak maiatzaren 7an eskainiko dira, arratsaldeko 19:30eko saioan, Golem-Alondigako 1. Aretoan.

Euskal atala eta nazinoartekoa barne hartzen dituan Fant Laburrean sailean parte hartzen daben film guztiek, bakotxak 3.000 euro banatuko dituan bi sarietako bat lortu ahal izango dabe, zinemaldiko epaimahaiaren eta ikusleen eretxiz onenak diran bi film laburrei zuzendutakoa. Zinemagile barrien lana bultzatu nahi daben (hori da Zinemaldiaren helburu nagusietakoa) film laburren alorreko sari bi horiei, Euskal Film Labur Onenari emoten jakon 2.000 euroko saria gehitu behar jake.

Sail Ofizialeko Film Luze Onena, Nazinoarteko Film Labur Onena eta Euskal Film Labur Onena aukeratzeko erabagia ondoko epaimahaikoen esku egongo da: Fiona O'Shaughnessy eta Laurence R. Harvey antzezleak eta José María Clemente kazetari eta Movistar+-eko programa zuzendaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu