Pedro Almodóvarren 'Julieta' filma izango da Oscarretan Espainia ordezkatuko dauena
2016-09-07 15:51 ZinemeaZinema Akademiak Emma Suárez protagonista dauen Julieta filma aukeratu dau, Oscar sarien 89. edizinoan, ingelesez ez dan film onenaren kategorian lehiatzeko.
Icíar Bollaín (El olivo) eta Paula Ortizegaz (La novia) aurtengo Oscar sarietarako lehian egon dan zuzendariak lehenago irabazitako Oscar bi ditu: Todo sobre mi madre (2000) eta Hable con ella (2003) filmakaz, hain zuzen be.
Pedro Almodóvar pozarren dago izendapenagaz eta Julieta AEBetan datorren abenduan estreinauko dala aurreratu dau. Era berean, atzerabegirakoa eskainiko deutsola New Yorkeko MoMa museoak jakinarazo dau.
Almodovarren hogeigarren filma da Julieta, Emma Suárez eta Adriana Ugarte protagonista dituana eta uniberso femeninoa eta guraso eta seme-alaben arteko tirabirak ardatz dituana. Alice Munro literaturako Nobel saridunaren Destino, Pronto eta Silencio testuen egokitzapena da Julieta, emakumeak protagonista dituan dramea, mina, errua eta galerea lako osogaiakaz.
Film honetan, Almodovarregaz debuta egin daben aktoreak (Emma Suárez, Adriana Ugarte, Inma Cuesta, Michelle Jenner y Daniel Grao) eta aspalditik zuzendariagaz lan egindako aktore beteranoak (Rossi de Palma, Susi Sánchez y Darío Grandinetti) dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!