Gatazkak berbagai, Zinemaldiko 'The art of killing' atzera begirakoan

Bizkaie! 2016-08-16 12:47   Zinemea

Gaur egungo gatazka handienetako batzuen inguruko gogoetea dakarre Donostiako Zinemaldiko ziklo horretako 32 pelikulek.

'Daratt / Dry season' filmeko irudi bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Joshua Oppenheimerren The act of killing filmetik hartu dau Zinemaldiak atzera begirakoaren izenburua. Oppenheimer bera Donostian izango dala baieztau dabe jaialdiko arduradunek. Donostia 2016gaz alkarlanean antolatu dabe zikloa.

Fikzinozko filmak zein dokumentalak dagoz aukeratutako 32 lanen artean baina, edozein kasutan, heriotzearen eta sufrimenduaren lekuko izatera mugatu ez diran pelikulak dirala ziurtatu dabe Zinemaldiko arduradunek. Gatazkak ulertzeko bitarteko dira lanok, analisirako tresna aproposa.

Besteak beste, ETAren eta IRAren indarkeria, estadu terrorismoa, Afrikako gerrak, palestinarren egoerea, Ukrainiako indarkeria, Kanbodiako eta Indonesiako genozidioak eta jihadismoa aztertzen dira atzera begirakoan. Joshua Oppenheimerren The act of killing ez eze, beste zinemagile ezagun askoren lanak be emongo ditue: Paul Greengrass, Heddy Honigmann, Hubert Sauper, Amat Escalante, Christian Petzold, Steve McQueen, Hany Abu-Assad, Julio Medem...

Euskal gatazkea aztertzen daben filmen artean egongo dira Julio Medemen La pelota vasca, la piel contra la piedra, Josu Martinezen Itsasoaren alaba, Eterio Ortegaren Al final del tunel/Bakerantza, Pablo Maloren Lasa eta Zabala, Aitor eta Amaia Merinoren Asier ETA biok eta Iñaki Artetaren 1980.

Ganera, Europa Transit proiektuko pieza bat estreinauko dabe zikloaren barruan. Donostia 2016ren egitasmo horretan hamar dokumental grabau ditue, gatazkak jasan dituen edo jasaten dituen beste horrenbeste uritan.

Honeek dira The act of killing, zinema eta indarkeria globala zikloko film guztiak:

 

Die innere sicherheit / The State I Am In - Christian Petzold (Alemania) - 2000

Bloody Sunday - Paul Greengrass (Erresuma Batua - Irlanda) - 2002

S-21, La machine de mort Khmère rouge / S-21, The Khmer Rouge Death Machine - Rithy Panh (Kanbodia - Frantzia) - 2003

La pelota vasca. La piel contra la piedra - Julio Medem  - 2003

Darwin’s Nightmare - Hubert Sauper (Austria - Belgika - Frantzia - Alemania) - 2004

Omagh - Pete Travis (Irlanda - Erresuma Batua) - 2004

Turtles Can Fly - Bahman Ghobadi (Iran - Irak) - 2004

Paradise Now - Hany Abu-Assad (Herbehereak - Israel - Alemania - Frantzia - Palestina) - 2005

Daratt / Dry Season - Mahamat-Saleh Haroun (Txad - Frantzia - Belgika- Austria) - 2006

El violín - Francisco Vargas (Mexiko) - 2006

To die in Jerusalem - Hilla Medalia (Israel - AEB) - 2007

Hunger - Steve McQueen (Erresuma Batua - Irlanda) - 2008

Johnny Mad Dog - Jean- Stéphane Sauvaire (Frantzia - Liberia - Belgika) - 2008

El olvido - Heddy Honigmann (Herbehereak - Alemania) - 2008

Itsasoaren alaba - Josu Martínez  - 2009         

Le jour où Dieu est parti en voyage / The Day God Walked Away - Philippe Van Leeuw (Belgika - Frantzia) - 2009

Armadillo - Janus Metz Pedersen (Danimarka) - 2010  

Cirkus Columbia - Danis Tanović (Bosnia eta Herzegovina - Frantzia - Belgika - Erresuma Batua - Alemania - Eslovenia) - 2010    

El problema, testimonio del pueblo saharaui - Jordi Ferrer, Pablo Vidal (Espainia) - 2010

5 Broken Cameras - Emad Burnat, Guy Davidi (Palestina - Israel - Frantzia) - 2011            

Al final del túnel / Bakerantza - Eterio Ortega Santillana  - 2011            

La désintégration / The Disintegration - Philippe Faucon (Frantzia - Belgika) - 2011

The Act of Killing - Joshua Oppenheimer (Danimarka - Norvegia - Erresuma Batua) - 2012

The Attack - Ziad Doueiri (Libano - Frantzia - Qatar - Belgika) - 2012

Asier ETA biok - Aitor Merino, Amaia Merino - 2013

Heli - Amat Escalante (Mexiko) - 2013

Maidan - Sergei Loznitsa (Ukrania - Herbehereak) - 2014

Lasa eta Zabala - Pablo Malo  - 2014

The Look of Silence - Joshua Oppenheimer (Danimarka - Indonesia - Norvegia - Finlandia - AEB - Erresuma Batua - Israel - Frantzia - Alemania - Herbehereak) - 2014

1980 - Iñaki Arteta  - 2014

Je suis Charlie - Daniel Leconte, Emmanuel Leconte (Frantzia) - 2015

Irla banandua (Europa Transit) - Xuban Intxausti - 2016

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu