Bilboko Orkestra Sinfonikoak Sorian joko dau barikuan eta zapatuan
2015-09-25 10:28 MusikeaSoriako Musika Udazkena izeneko jaialdian joteko gonbidapena jaso dau BOSek eta kontzertu bi eskainiko ditu Gaztelako uri haretan, bata barikuan eta bestea zapatuan. Emonaldi bakotxerako errepetorioa desbardina da. Karl Sollak izango da zuzendari. Ibilbide luzeko jaialdia da Soriakoa eta BOSek berak aurretik be parte hartu izan dau inoz.
Xabier de Felipe biolinista bilbotar gazteak Barakaldo Antzokian eta Madrilgo Auditorio Nazionalean joko dau
2015-09-24 18:20 MusikeaBarakaldoko emonaldia, bere ohiko pianista Arrate Monasteriok lagunduta, urriaren 18an, domekan, arratsaldeko 19:00etan izango da eta Franck, Lutoslawski, Beethoven, Ysaye eta Fallaren obrak joko ditue. Sarrerak, 10 euroan, salgai dagoz honezkero barakaldoko antzokian bertan edota www.ticket.kutxabank.es webgunean.
Banden Lehia abian ipini dau Azkue Fundazinoak, musika-talde barrien bila
2015-09-24 13:53 MusikeaInterneteko euskal musika-talde amateurrik entzutetsuena saritzea da Banden Lehiaren helburua, Azkue Fundazinoak azaldu dauenez. Banden Lehiaren zazpigarren ekitaldi honek barritasun ugari ekarriko ditu ganera, formatu, diseinu eta webguneari jagokonez. Finala zemendiaren 27an izango da eta twitter bidez emon ahal izango da irabazlea aukeratzeko botua.
Verdi eta Pucciniri eskainitako saioa, martitzenean Arriaga Antzokian
2015-09-21 13:07 MusikeaAndeka Gorrotxategi tenorearen eta Carmen Solis sopranoaren ahotsean entzun ahal izango dira konpositore italiar bien aria ezagunenetako batzuk, Bilboko Arriaga Antzokian antolatu daben emonaldi berezi horretan. Ruben Fernandez Agirre maisuak lagunduko deutse pianoan. Irailaren 22an, martitzena, egingo dabe saioa. Historiako konpositore handienetako bi omentzea da asmoa eta operako artista gazteen talentua erakustea.
Art After Dark saioak irailaren 25ean itzuliko dira Guggenheim Bilbao Museora
2015-09-17 18:03 MusikeaArt After Dark saioak irailaren 25ean itzuliko dira Guggenheim Bilbao Museora, Jonny White kanadarrak (Art Department) 00:00etatik aurrera eskainiko dauen kontzertuagaz. Aurretik, barriz, DJ Frontside eta Blackboard Jungle artistakaz be gozetako aukerea izango da.
Euskal kantu tradizionalak protagonista irailaren 26an, Bilbo Kantuan jaialdian
2015-09-17 13:29 MusikeaAbeslariak, jantzariak eta musikariak batuko dira hilaren 26an Bilboko Euskalduna Jauregian, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta ETBren ekimen barrian. Euskal kantutegi tradizionaleko kantuak zabaldu eta danen artean kantetea da asmoa, euskal ondarearen parte horri bultzadea emoteko. Artista ezagunak egongo dira oholtzan, esate baterako Gatibuko Alex Sardui, Korrontziko Agus Barandiaran, Biotz Alai abesbatza, Andra Mari jantza taldea eta Bilboko Koral Alkarteko umeak.
Disko barria zemendian plazaratu baino lehen kontzertu partidea iragarri dau Mikel Urdangarinek
2015-09-17 11:52 MusikeaAbendura bitartean, 11 kontzertu emongo ditu Mikel Urdangarinek. Irailaren 26an, Berrizen ekingo deutso udagoieneko eta neguko bireari eta abenduaren 19an, disko barria aurkeztuko dau zuzenean Getxon.
‘Dantza Gurea’, Idurre Azkueren eta Joseba Irazokiren ikuskizun barria, Sopelan aurrestreinauko dabe
2015-09-16 14:02 MusikeaDantza Gurea, Sopelako Kurtzio kultur etxean ikusi ahal izango da datorren zapatuan, irailaren 19an, 20:00etan. Sarrerak kultur etxean eskuratu daitekez, 3 euroan.
Bilbo Uria pop-rock lehiaketako kontzertuak eguenean hasiko dira
2015-09-16 10:07 MusikeaOhiko moduan, Bilborock aretoak hartuko ditu emonaldi guztiak. Irailean hasi eta zemendiko finalera arte, pop, rock eta joera barriak estiloetako musikea egiten daben talde gazteen mailea ezagutu ahal izango dabe zaleek; taldeek, aldiz, euren burua ezagutzera emoteko eta sariren bat lortzeko aukerea. Lehenengo kontzertua irailaren 17an, egunena, izango da, iluntzeko 20:00etan.
Crystal Fighters, Stereophonics, Richard Ashcroft eta Savages be BECen egongo dira urrian, BIME jaialdian
2015-09-15 15:07 MusikeaBilbao International Music Experience (BIME) musika jaialdiko aurtengo kartelera batu diran azkanengo taldeen barri emon dabe antolatzaileek. Pop britainiarrak presentzia handia eukiko dau urriaren 30 eta 31n BECen egingo dan jaialdian, izan be, Stereophonics, eta Richard Ashcroft bertan izango dirala baieztau dabe. Savages taldearen post-punka entzuteko erea be egongo da, baita Zola Jesusen elektropunk gotikoa be.
Ruper Ordorika oñatiarrak ekingo deutso VI. Izar & Star zikloari
2015-09-10 14:03 MusikeaRuper Ordorikak Izar & Star emonaldien seigarren edizinoari ekingo deutso datorren irailaren 25ean. Bilboko Campos Eliseos antzokiaren areto nagusian emongo dau kontzertua oñatiarrak eta Lou Reed, Bod Dylan eta Georges Brassensen abestiak kantauko ditu.
Inpernuko Poza Trikitixearen XIII. Jardunaldietan tonalidadeak aztertuko ditue
2015-09-09 17:46 MusikeaEuskal Herriko Trikitixa Alkarteak Inpernuko Poza Trikitixearen Jardunaldien 13. edizinoa antolatu dau, eta trikitixea joteko lehengo eta oraingo tonalidade desbardinak izango ditue aztergai. Jardunaldiotan berbaldi bat eta mahai-inguru bat izango dira, Donostian, eguenean eta barikuan, irailaren 10ean eta 11n.
Arabako XXXIII. Antxinako Musika Asteak lau kontzertu eskainiko ditu
2015-09-07 15:36 MusikeaArabako XXXIII. Antxinako Musika Astea Gasteizko Santa Maria katedralean izango da martitzenetik barikura (8tik 11ra) bitartean eta lau kontzertu eskainiko ditu. Emonaldi bakotxerako 630 sarrera eskuragarri dagoz, doban, katedralean bertan, 17:00etatik aurrera.
'Zinema Musikea' Donostiako Belodromoan
2015-09-03 15:11 MusikeaDonostiako 63. Zinemaldiaren harian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazinoak filmetako musika emonaldia aurkeztu dabe gaur. Zinema Musikea ekimena Belodromoan izango da, irailaren 19an, zapatuan, eguerdiko 12:00etan, eta ez Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, aurreko bi urteetan izan dan legez.
'Una Ría con Duende' topaketa flamenkoetan kontzertuak eta tailerrak izango dira Bilbon
2015-09-03 10:30 MusikeaBilbo aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamargarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko baititu zapatuan, irailaren 5ean, Ibaiondo barrutian. Irail osoan zehar, kontzertuak eta prestakuntza tailerrak eskainiko ditu denpora laburrean gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu dauen hitzorduak, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.
Taylor Swift, MTV Video Music Awards sarietan irabazle
2015-08-31 12:45 MusikeaTaylor Swift izan da irabazle nagusia MTV Video Music Awards sarietan. Abeslari estadubatuarrak urteko bideo onenaren saria jaso dau, Bad Blood bideoklipari esker; horrezaz gan, pop bideo onenaren eta emakumezkoen bideo onenaren sariak be jaso ditu.
Music Box Festibala bueltan da, Is Tropical eta Las Tea Party Dj's taldeakaz
2015-08-31 12:08 MusikeaUdea amaitzeko gitxi falta bada be, hemen da barriro be Music Box Festibala 2016a heldu aurretik izango dan hirugarren eta azken kontzertuagaz. Is Tropical britainiarrek eta Las Tea Party Dj's getxotarrek hitzordu ederra atondu dabe Donostiako portura hurreratu eta parte hartu nahi daben guztientzat.
Oskorriren despedidea eta nazinoarteko musikariak, aurtengo Getxo Folk jaialdian
2015-08-27 10:06 MusikeaIrailaren 3tik 6ra egingo dabe Getxo Folk jaialdiaren 31. ekitaldia. Aurtengo kontzertu nabarmenen artean, Oskorriren emonaldia aitatu behar da, 45 urte eta gero talde horrek agur esango dauelako. Despedidako biran, Getxon egongo dira hilaren 6an. Ganera, Estrella Morente, Goran Bregovic eta Gwendal be Getxon egongo dira. Kaleko banden desfileak eta aniztasuna bultzatzeko jarduerak be egongo dira, jaialdiko antolatzaileek aurreratu dabenez.
Los Carniceros del Norte eta Toni Metralla y los Antibalas taldeak Kafe Antzokian
2015-08-26 10:32 MusikeaLos Carniceros del Norte eta Toni Metralla y los Antibalas taldeek Bilboko Kafe Antzokian kontzertua eskainiko dabe eguaztenean, abuztuaren 26an, Aste Nagusiko programazinoaren barruan. Kontzertua 23:00etan hasiko da eta sarrerea dobanekoa izango da.
EH Sona 2015 jaialdiko protagonistak sare sozialetan lehiaketa baten bitartez ezagutuko dira
2015-08-25 14:50 MusikeaUrtero Euskal Etxeak antolatzen dauen Bartzelonako euskal musika jaialdiak 18 urte egingo ditu aurten. Ospatzeko, Euskal Etxeak ezusteko eta proposamen ugari antolatu ditu eta aurtengo edizinoan parte hartuko daben taldeak ezagutzeko konbita egin dau sare sozialen bidez egingo dan lehiaketa baten bitartez.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan