‘Eromena besarkatzen’, hogei urte bete ditu Arkada Socialek

Bizkaie! 2018-01-04 11:13   Musikea

Arrasateko taldeak abesti zaharrak eta barriak batu ditu kaleratu dauen diskoan.

Arkada Social Durangoko Azoka | Ikusi handiago | Argazki originala

1997an emon zituan bere lehen pausuak Arkada Socialek eta ordutik hona aldaketa ugari izan ditu taldeak: kideak urten, kide barriak sartu… gorabeherak gorabehera hamarkada bi bete eta arrasatearrek sei disko argitaratu ditue jada.

Oraingoan Eromena besarkatzen (Mauka) izeneko bildumea eskuartean dakarre. Lan barri hau 20. urteurrenagaz bat eginez kaleratu dabe eta ibilbide luze honetan sortutako errepertorio oparoan jarri dabe begiradea disko barriko abestiak aukeratzeko orduan. Holan, kantu zahar eta barriakaz bete dabe bildumea. Sei dira disko honetarako berenberegi sortu dituen piezak. Lanak, bestalde, Represión policial izeneko abestia be jasoten dau: orain dala hamazortzi urte sortu eben, baina orain arte ez dabe grabau.

Eromena besarkatzen diskoak, ganera, liburuxka bat dakar; bertan, ibilbide osoko argazkiak, anekdotak, bizipenak... batu ditue abestien berbakaz batera.

Lan barriak publikoaren erantzun ona izan dau Durangoko Azokan zein Plateruena Kafe Antzokian emon eben kontzertuan, izan be, sarrerak agortu egin ziran.

Hogeigarren urteurrenerako, bestalde, bideoklipa be aurkeztu dau taldeak eta kontau dabenez, ikaragarri gozau dabe grabetan. Hemen dago ikusgai.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu